Igogailuko obrak direla-eta, azaroaren 3an, itxita izango da Arana eta Aranagoikoa lotzen dituen errepidea Azpeitin

0
Arana eta Aranagoikoa auzoen arteko irisgarritasuna hobetzeko helburuarekin bi auzoen artean jarriko den igogailuaren obrak aurrera doaz. Hori dela eta, datorren asteazkenean, azaroak 3, igogailuaren egitura muntatu behar dute eta bi auzoen arteko errepidea itxita izango da 08:00etatik 18:00ak bitartean.

Errepidea moztuta dagoen bitartean, Aranagoikoa, Etxe Alai eta Santutxorako trafikoa karakoletik bideratuko da. Horretarako, semaforo bidezko aldizkako pasoa jarriko da bi noranzkoetan. Udalak, aurrez sortuko diren eragozpen eta deserotasunengatik aurrez barkamena eskatu nahi diie auzotarrei.