Aldundiaren garbigune mugikorra Barakaldoko Desertu Berrira iritsiko

0

Barakaldoko kaleek garbigune mugikor bat dute berriz ere hirian. Oraingoan, Desertu Berria auzoa izango da Bizkaiko Foru Aldundiak, Garbikerren bidez, urtero hurbiltzen duen instalazio mugikor horren abantailez baliatu ahal izango dena, ohiko edukiontzietan isuri ezin diren hondakinak biltzen laguntzeko.

Hiriko eta Auzoetako Lan eta Zerbitzuen Kudeaketa Arloko zinegotzi Jon Andoni Uria gaur goizean hurbildu da instalazio horretara, herritarrak hura erabiltzera animatzeko. «Aldundiarekiko lankidetzari esker, Barakaldo garbiagoa lortuko dugu, Bizkaia garbiagoa. Horregatik, barakaldarrak animatu nahi ditut produktu horiek hemen uztera, Garbigunera joan beharrik gabe», esan du.

Garbigune mugikorrak honako hauek hartzeko lekua du: etxetresna elektriko txikiak, sukaldeko tresnak, sukaldeko olioa ontzi itxietan, telefono mugikorrak, kableak, pinturak eta disolbatzaileak, aerosolak, xurgatzaile kutsatuak, tonerrak, tinta-kartutxoak, kapsula metalikoak, kapsula plastikoak, pilak, CDak, DVDak eta kaseteak eta erradiografiak uzteko.