Deskargatu Athletic Club-Cadiz CF-ren buletina

0

San Mamesek Ligako hamahirugarren jardunaldia jasoko du, gaur gauean Cadiz CF-ren aurka jokatuko du eta, horrekin batera, Athletic Cluben buletin digitala itzuliko da. Cadiz CF-ren aurkako partidari buruzko ohiko informazio estatistikoa erakusteaz gain (sailkapenak, jardunaldia, gure jokalarien denboraldiko datuak…), sasoi bikainean dagoen eta denboraldi hasieran Marcelinoren eskemako finkoetako bat den Iñigo Lekueri buruzko erreportajea dakar. Anoetan debuta egin zuen Alex Petxarromen; Jon Ander Garrido, Cadizeko jokalari bilbotarraren; eta Thinking, Letrak eta Futbola jaialdiaren hasieraren inguruko edukiak ere aurki ditzakezu argitalpenean.

Euskarri digitaletara egokitutako formatuak barne hartzen du informazioa osatzeko linkak eta bideoen txertaketa.