Josu Erkorekak eman dio “Onda Cero Bizkaia 2021” saria Gatiburi

0

Josu Erkoreka lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburua “Onda Cero Bizkaia 2021” sariak banatzeko ekitaldian izan da Bilboko Meliá Hotelean, eta sarietako bat Gatibu euskal musika taldeari eman dio. Sarien 14. edizioa izan da aurtengoa.

Ekitaldian saritu dituztenetako beste batzuk izan dira Byblostours bidaia-agentzia, Santurtziko Itsasoko Ama Sotera Arraun Taldea, Bizkaiko Foru Aldundiaren familia-harreraren kanpaina eta Alberto Vidal, Onda Cero irratiko kolaboratzailea.