Eusko Jaurlaritza, Santi Brouard-en eta Josu Muguruzaren omenaldian

0

Jose Antonio Rodríguez Ranz, Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetzako sailburuordea, 1984an eta 1989an hildako Santiago Brouard eta Josu Muguruza buruzagi abertzaleen omenezko ekitaldietan izan da.

Rodriguez Ranzekin batera, Monika Hernando Giza Eskubideen, Biktimen eta Aniztasunaren zuzendaria, eta Aintzane Ezenarro, Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Euskal Institutuko zuzendaria, izan dira.

Omendaldia Egiari Zor Fundazioak antolatu du. Ekitaldian lore eskaintza egin dute Ametzola plazan, hildako pediatraren eskulturaren aurrean, eta Errekalde plazan.