Dirulaguntza zuzena UNEDi, euskal kulturarekin eta hizkuntzarekin lotutako urrutiko prestakuntza-proiektuetarako

0
Sede del Gobierno Vasco, Lakua

Gobernu Kontseiluak gaurko bileran adostu du, Hezkuntza sailburuak proposatuta, UNED Urrutiko Unibertsitateari zuzeneko laguntza ematea 2021eko ekitaldian euskal kulturarekin eta hizkuntzarekin lotutako urrutiko prestakuntza-proiektuak finantzatzeko. Laguntza honek 44.966,80 euroko diru kopurua du.

UNEDen Euskadiko hiru ikastegien artean honela banatuko da dirulaguntza:

IKASTEGIA  
UNED VITORIA-GASTEIZ 15.000,00 €
UNED BERGARA 18.950,00 €
UNED BIZKAIA 11.016,80 €
GUZTIRA 44.966,80 €

UNEDen Euskadiko hiru ikastegi elkartuek dirulaguntza hau erabili beharko dute abian jarri dituzten zortzi jarduerak garatzeko, euskal kulturarekin eta hizkuntzarekin lotutako urrutiko prestakuntza-programaren barruan.

Finantzaketa handitzea

Hezkuntza Sailak eta UNEDek joan den apirilean sinatutako lankidetza-hitzarmenaren bidez, besteak beste, Sailak UNEDen Euskadiko hiru ikastegien finantzaketan izango duen parte hartzea arautzen du. Hitzarmen horrek, berrikuntza gisa jasotzen zuen urteko finantzaketa handitzeko aukera, euskal kulturarekin eta hizkuntzarekin lotutako urrutiko prestakuntza-proiektuak garatzeko.

Laguntza berri hau, beraz, 2021ean dagoeneko UNEDi eman zaion urteroko dirulaguntzari (500.000 eurokoa) gehitzen zaio. Gorago aipaturiko hitzarmenari jarraiki, joan zen uztailaren 6ko Gobernu Kontseiluan onartu zen UNEDen urteroko laguntza.