Musika Eskolako emanaldiak Donostiako Gabonetako Azokan

0

Donostiako Udalak Urumea ibaiaren inguruan antolatzen duen Gabonetako Azoka musikarekin girotuko dute Donostiako Udal Musika eta Dantza Eskolako ikasleek. Hiru egunetan, abenduak 11, 17 eta 18an eskolako talde ugarik emanaldia eskainiko dute Urumea plazan; 11ean, larunbata, Jazz Combo taldea izango da 19:00etan; 17an, ostirala, Plus Brass Band eta Saxoen taldea arituko dira 18:15etik aurrera; eta 18an, larunbata, flauta eztia eta klarinete ensemblea entzuteko aukera izango da.