Sahararako elikagaiak biltzeko kanpaina solidarioa egingo da Donostian

0

Saharar errefuxiatuen kanpalekuetako egoerak, hobetu beharrean, okerrera egiten jarraitzen du pandemia garaian. Osasun-krisiak, hain zuzen ere, galarazi egin zuen iaz elikagaiak biltzeko kanpaina solidarioa egitea, baina oraingo honetan aurrera eramango da.

Bihar, larunbata, abenduak 11, RASDen Lagunen Elkarteak Bretxako merkataritza-gunean, Lidl-en ondoan, herritarrek elkartasunez emango dituzten elikagaiak bilduko ditu. 10:00etatik 21:00etara izango da.

Bilketa hori errepikatu egingo da Garbera merkataritza-gunean abenduaren 17an, ostiralean, eta abenduaren 18an, larunbatean. Gabonetako oporren ondoren, kanpaina ikastetxeren batera zabaltzea ere aurreikusita dago.