Eskolako konboek kontzertua eskainiko dute ostegunean

0

Intxaurrondoko Kultur Etxean Donostiako Udal Musika eta Dantza Eskolako konboen kontzertua izango da ostegunean, abenduak 16. Emanaldia 19:00etan izango da, eta besteak beste, rock, Jazz, blues musika estiloak izango dira entzungai. Bateria, baxu elektrikoa gitarra elektrikoa, abeslariak eta teklatuak dira talde hauek osatzen duten ohiko instrumentuak, baina oraingo honetan beste hainbat instrumentu ezagutzeko aukera ere izango da.