Eusko Jaurlaritzak Finkatuz funtsa handitu du, 50 m€ gehiagorekin, eta, hala, aurtengo urterako 210 m€ izango ditu funtsak

0

Gaurko Gobernu Kontseiluak Finkatuz funtserako beste 50 M€ gehiagoko zuzkidura onartu du; funtsa Finantzen Euskal Institutuak kudeatzen du. Hala, finantza-tresna horrek 210 M€ izango ditu aurten, eta, kopuru horri, datorren urtera begira, 2022ko aurrekontu-proiektuan aurreikusitako 50 M€-ak gehitu beharko zaizkio. Eusko Jaurlaritzaren aurreikuspena da bere kapitala areagotzen joatea legegintzaldian zehar, harik eta 300 M€-ra iritsi arte.

Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasuneko Sailburuak pasa den urrian esan zuenez, Finantzen Euskal Institutuak maniobrak egiteko duen marjina sendotzeko asmoa du Eusko Jaurlaritzak, Institutua EAEko finantza-politika antolatzeko agente arduraduna baita, eta, gaur egun, garrantzi berezia baitu sustapen eta garapen ekonomikoko politikak aktibatzeko, kontuan hartuta horiek direla EAE eraldatzeko ibilbidea markatzen dutenak.

Zuzkidura hori eraginkorra izateko –inbertsio gisa gauzatuko da Finkatze Kapitala Finkatuz SAn–, gaurko akordioak kreditu globala areagotzea aurreikusten du, diruzaintzako gerakinen kargura, 50.000.000 euroan eta haren eskura, Ekonomia eta Ogasun Sailak funts horiek Finantzen Euskal Institutuari eskualdatzeko, sozietate publiko horretan bazkide-ekarpena egiteko.