Merkatariei zuzenduta, Ekindar Energia kooperatiba aurkezteko bilera egingo da asteazkenean 15:00etan

0
Aurreko asteazkenean aurkeztu zen, Azpeitian bertan energia sortu eta 450 familia eta merkataritza establezimendure energi beharrei aurre egiteko sortu den kooperatiba eta proiektua. Hasieratik jakinmin handia sortu du proiektuak eta merkatariek eta aurreko hitzorduaren ostean, merkatariek eskatuta, merkatarientzako bilera egitea adostu dute. Asteazkenean, abenduak 22, asteazkena 15:00etan izango da Azoka Plazako lehen solairuko aretoan.Dagoeneko herritar asko dira proiektuaren aurreinskripzioa egin dutenak; oraindik egin ez dutenek www.ekindar.eus helbidean dute horretarako aukera.

Interes handia piztu du Ekindar energia kooperatibaren proiektuak azpeitiarren artean. Pasa den asteazkenean egin zen jendaurreko lehen aurkezpena, eta Sanagustin bete egin zen. Energia azpeitian eta azpeitiarrentzat sortzea du helburu proiektuak; herritar ete merkatarientzat. Hori dela eta, merkatariei zuzendutako bilera berezia egingo da asteazkenean, 15:00etan, Azoka Plazako lehen solairuko aretoan. Bilera, herriko merkatari guztiei irekia da.

Aurreinskripzioa zabalik

Proiektua aurkeztu zenetik herritar ugarik azaldu dute proiektuaren parte izateko interesa, eta hori bera isaltzen da aurreinskripzioan ere. Dagoeneko herritar asko dira www.ekindar.eus helbidearen bidez izana eman dutenak.