‘Planetak, ilargia eta konstelazioak’ doako familia ekintza izango da igandean, Ekoetxean

0
Barcelona 14 11 2016 Barcelona Luna llena superluna desde torre colon FOTO de FERRAN NADEU
Urtarrilaren 16an, igandea, 11:00etatik 12:00etara, Ekoetxean, 6 eta 12 urte bitarteko haur eta gaztetxoentzat doako familia ekintza egingo da. Haurrek tailer dibertigarri batekin gozatuko dute, espazioarekin, eguzki-sistemarekin, izarrekin eta bidaia-espazialekin lotutako kontzeptuak modu oso praktiko eta dibertigarrian ulertzeko. Gainera, konstelazioak ezagutuko dituzte eta konstelazio propioa egiteko aukera izango dute, ondoren etxera eramateko.

Ekintzan parte hartu nahi dutenek, urtarrilaren 14a baino lehen eman beharko dute izena 943-81 24 48 telefonora deituta.