Balerdi mendian hildako pertsona baten gorpua berreskuratu dute

0

Atzo eguerdian mendizale batek SOS DEIAK 112 larrialdietako zerbitzura deitu zuen Balerdi mendian, 50 metrotan behera amilduta, pertsona bat ikusi zuela esanez. Adierazitako lekura berehala hurbildu ziren osasun-zerbitzuak, suhiltzaileak eta Ertzaintzako mendiko erreskate taldea helikoptero batean. Ertzaintzako erreskate-taldeko agenteek harri artean aurkitu zuten biktima, eta zauri larriak zituela ikusi zuten. Gorpua erreskatatu ondoren, medikuak zeuden lekura eraman zuten, eta hauek mendizalearen heriotza ziurtatu baino ezin izan zuten egin. Hildakoa Berrobiko 39 urteko bizilaguna da.