Donostiako Udalak Orixe inguruko oinezkoentzako gunea errematatuko du

0
binary comment

Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du Construcciones Moyua SL enpresari esleitzea Orixe eremuko azpiegiturak berritzeko proiektua birzolatzeko 1. faseari dagozkion obrak gauzatzea xede duen kontratua. Lanak gauzatzeko epea hilabetekoa izango da, eta aurrekontua 147.796 eurokoa da.

Orixe Ikastolaren ingurua birzolatzeak erdiko bidearen sestra-kota igoko du, gune guztia maila berean uzteko, kota desberdintasun eta irtengunerik gabe.

Birzolatzeko, hiri altzarien elementuak desmuntatu behar dira, ondoren areka eta zorua eraisteko. Horren ordez aglomeratu leundu bat jarriko da, gaur egun asfaltozko aglomeratua dagoen eremuan. Oraingo arekaren ordez 30 cm-ko sakangune bat jarriko da. Era berean, kutxatilak handituko dira eta inguruko estoldak ordeztuko dira.

Kontxako kabinak

Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du Kontxako kabinak birgaitzeko proiektua gauzatzeko obren kontratua Unebide Obras y Contratas, SL enpresari esleitzea, 459.996 euroko aurrekontuarekin eta 20 asteko egikaritze epearekin.

Eskuhartze nagusiak hauek izango dira:

  • zoladura guztiak eta hormen estaldurak altxatzea, Kontxako hondartzako kabina kolektiboei itxura berritua emateko;
  • estalki osoa altxatzea estalkitik uraren sarrera konpontzeko;
  • dauden argizuloak forjatzea;
  • arkupeetako kutxatilan gainezkabide bat egitea, balizko kolapsoaren unean urak zuzenean isurtzeko.

 

Infernua

Tokiko Gobernu Batzordeak behin betiko onartu du Donostiako Udalaren, Altuna y Uria SA-ren eta Amenabar Etxegintza Berria SL-ren arteko El Infierno adostasun hitzarmenaren eduki osoa.

Pokopandegi

Tokiko Gobernu Batzordeak hasierako onarpena eman dio lurzoru urbanizaezineko Pokopandegi Plan Bereziari, ingurumen-txosten estrategikotik ondorioztatzen denaren baldintzapean.

Plan honen helburu nagusia da eraikuntzaren ezaugarriak eta lehendik dauden erabileren esleipena definitzea, eta, bestetik, nekazaritzako, abeltzaintzako eta basogintzako jarduera eta nekazaritza industriako jarduera garatzeko beharrezkoak diren eraikin berriak antolatzea. Hain zuzen ere, Goenaga Esnekiak SLenpresak horiek behar ditu elikakatearen sektorean duen jarduera estrategikoa mantentzeko eta hobetzeko.

Kabina autogarbigarriak

Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du Lorke Systems SL-ri esleitzea Loiola auzoko Latsari plazaren inguruan eta Miramongo Mikeletegi pasealekuan jarri beharreko bi kabina autogarbigarriak eskuratu eta instalatzeko kontratua. Kontratu honen aurrekontua 89.527 eurokoa da eta gauzatzeko epea 4 astekoa.