Kaldereroen Konpartsa Tradizionalak Donostiako kaleak alaituko ditu otsailaren 19an

0
binary comment

Duela egun batzuk, Kaldereroen eta Inude eta Artzainen jaiak ahalik eta testuinguru onenean egin ahal izateko, bi aste atzeratzeko proposamena egin zitzaien elkarte antolatzaileei.

Zehazki, honela egitea proposatu zitzaien: Kaldereroen kasuan otsailaren 19an (larunbata), goizeko edo arratsaldeko ordutegian, eta Inude eta Artzainena hilaren 20an (igandea), ohiko ordutegian. Jarduerak egiteko orduan kontuan hartu beharreko zenbait baldintza ere jakinarazi zitzaizkien; hau da, jarduera desfilea egitera mugatzea, tabernetan edo antzekoetan gelditu gabe, plazetan pilatu gabe –kanpalekuetan–, distantzia sozialari eusten saiatuz, eta musukoa erabiltzea ahoa eta sudurra estaliz.

Inplikatutako kolektiboen erantzunak jaso ondoren, Hungariako Kaldereroen Konpartsa Tradizionalak jarduerarekin jarraitzeko interesa adierazi du. Bestetik, Inude eta Artzainak Konpartsen kasuan, bi konpartsa – Kresalako Inude eta Artzainen Konpartsa eta Antiguatarrak Euskal Dantza Taldea – beren auzoetako kaleetan desfilatzeko prest daude aurten.