Urbitarte 5 eta 8 etxe-atarien arteko urbanizazioa berritzeko obrak esleitu dira Azpeitin

0
Azpeitiko Udalak Urbitarte auzoaren hegoaldeko eremua eraberrituko du, irisgarritasuna hobetuz herritarren bizi kalitatean eragiteko asmoz. Inguru horretako oinarrizko azpiegiturak lurperatu, oinezkoek eta gune berdeak berritu, aparkalekuak egokituko eta argiteria berritu eta integratuko dira, besteak beste. Esleitu du dagoeneko obrak gauzatzeko lehiaketa publikoa, eta Art eraikuntza enpresak egingo ditu obrak. Inguru hori berritzeko 206.678,73€ko inbertsioa egingo du udalak eta 4 hilabeteko epea izango du enpresak obrak egiteko.