Zarauzko Inauterietako Kartel Lehiaketa Publikoaren saria

0

urtengo Zarauzko Inauterietako kartel lehiaketa abian da. Astelehenean jendeak euren proposamenak aurkezteko epea amaitu zen eta, orain, jasotako kartelak baloratu eta bozkatzeko unea iritsi da.

Publikoaren Saria erabakitzeko herritarren parte hartzea ezinbestekoa izango da. Bozka emateko Zarauzko Turismo Bulegoaren Facebook kontuan sartu beharko da eta bertan norberaren kartelik gustukoena aukeratu. Bozketa datorren otsailaren 9a (12:00) bitartean zabalik egongo da eta kartelik gustukoenaren egileak bi lagunentzat afaria irabaziko du Euskalduna tabernan. Lehiaketa honetan parte hartuko duten 21 kartelak Euskalduna tabernan egongo dira ikusgai ondorengo egunetan.

Bestalde, datorren asteazkenean, otsailak 9an, lehiaketako epaimahaia bilduko da lehenengo eta bigarren sariak erabakitzeko. Kartel sarituak ondorengo egunetan jakinaraziko dira.