Athletic Club-Atletico Madrid partidaren buletina deskargatu

0

Dagoeneko Athletic Clubeko buletin digitalaz goza dezakezu. Biharko neurketarako, aurkari zuzena den Atletico Madriden aurka, argitalpenak partidari buruzko ohiko informazio estatistikoa erakusteaz gain (sailkapenak, jardunaldia, gure jokalarien denboraldiko datuak…), Lucia Garciari eginiko elkarrizketa eta Irene Oguiza erdilariaren iritzia biltzen ditu.

Euskarri digitaletara egokitutako formatuan estekak eta bideoak sartzen dira, informazioak osatzeko.

Egin klik hemen zure gailuak fitxategia behar bezala irekitzen ez badu.