Lucia Garcia, espainiako selekzioarekin

0

Lucia Garcia Espainiako selekzioak deitu du Arnold Clark Cup lehen edizioa txapelketari dagozkion hurrengo hiru neurketak jokatzeko. Nazioarteko lau talde garrantzitsuenetakoak parte hartuko dute bertan.

Jorge Vildak zuzentzen duen taldeak Alemania (otsailak 17), Ingalaterra (otsailak 20) eta Kanada (otsailak 23) izango ditu aurkari, uda honetan Ingalaterran bertan jokatuko den Europako txapelketa prestatzeko.