Deskargatu Athletic-Valencia CF partidaren buletina (Kopa 1/2 Joanekoa)

0

Hemen da Kopako finalerdia. San Mamesen jokatuko da bihar finalaren aurreko azken kanporaketako joaneko partida. FC Bartzelona eta Real Madril CF taldeen aurkako azken bi norgehiagokak bezala, partida garrantzitsua aurreikusten da Katedralean, kasu honetan Valentzia CFren aurka. Ezin bestela izan, partiden ohiko buletina ere eskuragai izango da, biharko lehiaren aurreko eduki guztiak biltzen dituena. Argitalpenean Alex Berenguer da protagonista, Athletic finalerdirako sailkatu zuen golaren egilea. Gainera, Jose Bordalasek zuzentzen duen taldearen aurkako partidari buruzko informazio estatistiko guztia eskura duzu bertan.

Euskarri digitaletara egokitutako formatuan estekak eta bideoak sartzen dira, informazioak osatzeko.

Clic egin hemen artxiboa ondo deskargatzen ez bazaizu.