RCD Mallorca-Athletic Club: sarrerak hartzeko epeak

0

RCD Mallorca taldearen aurkako partidarako sarrerak erosteko inskripzio-epea amaitu eta gero, apuntatu diren pertsona guztiek euren sarrera erosi ahal izango dute.

Sarrerak eskatu dituzten bazkideek ostegunean, urtarrilak 10, 10:30etik 13:30etara, eta 19.30etik aurrera sarrerak jaso ahal izango dituzte, San Mameseko txarteldegietan.

Sarrerak hartzeko bazkide saridunen txartel originalak aurkeztea beharrezkoa izango da, baita sarreren erabiltzaileen izen-abizenak, jaiotze data, NAN zenbakia eta bidaia plana adieraztea ere. Publikoak ere sarrerak eros ditzake. Pertsona bakoitzak bakarrik lau sarrera erosi ahalko ditu.

Sarreren prezioa 25 eurokoa izango da. Behean eransten den formularioa bete beharko dute sarrerak erostean.

Gogoratzen dizuegu sarrera bat erosteko eskubidearekin saritua izan den bazkideak sarrera hartuko ez balu, ezta berau ordaindu ere, beste zozketaren batean parte hartzeko gaitasunik gabe geratuko dela edozein lehiaketarako Klubak antola dezakeen beste zozketaren batean. Denboraldi berean bigarrenez berdin jokatuz gero, edozein lehiaketarako sarrerak eskuratzeko gaitasungabetzea 365 egunekoa izango da.