URAk lizitatu berri du Urola, Ibaieder eta Errezil ibaien uholdeetatik Azpeitia babesteko obra-proiektuaren idaztea

0

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari atxikitako Uraren Euskal Agentziak obra-proiektua berri bat idazteko lizitazioa ireki berri du: Azpeitiko herrigunea Urolaren,  Ibaieder eta Errezil ibaien go ur-goraldietatik babestu beharko duen obra-proiektua.

Uholdeetatik babesteko proiektu horrek 7.000 biztanlek egun pairatzen duten uholde-arriskua murriztu beharko du, zein xede izango du gaur egun uholde-arriskuaren eraginpean dauden hiri- eta industria-erabilera garrantzitsuen segurtasuna areagotzea . Aldi berean, proiektua diseinatu beharko da ibilguetan eragin hidromorfologikoak ahalik eta gehien gutxituz: hartara, Gipuzkoako hiru ibai horien egoera ekologikoa zaintzeko.

Obra-proiektuak hiru jardun-arlo osatuko ditu:

Urola ibaiaren kasuan, Emparan eta Julián Elorza zubien egokitzapena aurreikusi beharko da, baita Magdalena auzoko pasabidea eraistea ere, egitura horiek korrontearen fluxua oztopatu ez dezaten.

Ibaieder ibaian zehaztu beharko da nola ezabatu edo ordezkatu ibaiaren fluxuari jarritako bi oztopo: bi presa txiki, ibilguaren gaineko egitura zahar bat, oinezkoentzako pasabide bat eta Landeta Hiribideko zubia. Azken horren ordez, ahalmen hidrauliko handiagoa duen beste bat jarri beharko da goiko uren emarietarako.

Azkenik, Errezil ibaian, presa txiki bat eta pasabide bat eraitsiko dira, Ibaieder ibaiarekin bat egiten duen lekutik gora.

Azpeitiko uholdeetatik babesteko proiektua Eusko Jaurlaritzak 2022-2027 aldirako aurreikusitako inbertsio-planean aurkeztu berri duen proiektuetako bat da, uholdeen aurreko erresilientzia hobetzeko.