AUO Txagorritxuko larrialdi orokor berriek, egunean 240 larrialdi baino gehiagori eman diete arreta zabaldu zirenetik

0
Fotografía: EITB.

Arabako ESIko Larrialdi Orokorren instalazio berriak abian jarri zirenetik astebete baino gehiago igaro ondoren, AUO Txagorritxun 2.190 larrialdi baino gehiagori eman zaie arreta aldi horretan, alegia, 240 larrialdiri, egunero. Beste alde batetik, AUO Santiagoko Larrialdietako jarduera ez da eten, eta, aldi horretan, 627 arreta baino gehiago erregistratu dira. Gogorarazi behar da AUO Santiagoko Larrialdietako Zerbitzua ez dela desagertu; izan ere, nahiz eta arreta zuzena AUO Txagorritxun zentralizatuta egon, jarraitzen zaie arreta ematen osasun-zentroetatik bideratutako pertsonei, bai eta, 112 zenbakiarekin harremanetan jarri ondoren, zentro honetara anbulantzian bideratutakoei ere.

Nahiz eta Arabako ESIko Larrialdi Orokorrak instalazio berrietara eta bi zentroetako bakoitzean artatzen diren pazienteen tipologian aldaketa batetara egokitzeko aldian egon, jardueraren gaur arteko balantzea oso positiboa da, eta adierazten du instalazio berri horiek, AUO Txagorritxun daudenak, martxan daudela, bete-betean. Pasa den otsailaren 2an zabaldu zenetik, Arabako ESIk egunero egiten du Larrialdi Orokorren Zerbitzuaren segimendua, pazienteentzat eta haien senitartekoentzat onura dakarten hobekuntza-arloak ezagutzeko.

Asistentzia-jardueraren lehen datu horiek eta larrialdi berriak izaten ari diren funtzionamendu ona oinarri hartuta, Gotzone Sagardui Osasuneko Sailburuak eskerrak eman nahi dizkie langile guztiei Osakidetzaren instalazio berri horiek abian jartzeko egin duten lan eta ahaleginagatik, eta honako hau esan du: “Datozen hilotan, jarraituko dugu Zerbitzu Orokorren eraikin berrian ere egongo diren gainerako zerbitzuak pixkanaka zabaltzen”.