Lanbidek BGDS-ren Jarraipen Batzordearen bilera eskatu du pendiente dauden gaiak bideratzeko transferentzia lotu aurretik

0

Lanbideko Zuzendaritzak zera eskatu dio Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalari: Hitzarmenaren Jarraipen Batzordearen bilera (Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera kudeatzeko gomendioa egitekoa dena); pendiente dauden gaiak bideratzeko (prestazioaren transferentzia osoa lotu aurretik).

Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren eskaerak hainbat gai argitu nahi ditu, 2020ko irailean hitzarmena sinatu zenetik sortuak; kalterik egin gabe transferentziarekin batera datozen akordio teknikoetan ezarritakoari. Argitu beharrekoen artean, aipatzekoa da,  une honetan, 1.229 pertsonak daudela aipatu datan eskaera egin zutenak  Lanbideko bulegoetan eta oraindik ere legokiekeen diru-kopurua jaso ez dutenak; nahiz eta Lanbidek espediente osoa GSINera bidali zuen.

Horri gehitu har zaizkio hainbat gai,  Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrerari buruzko Legea onartzeak sortuak (legea  joan den abenduan onartu zuen Kongresuak). Izan ere,  Lege horrek haurrentzako laguntza-osagarria sartzen du ( bai BGDS  jasotzen dutenentzat, bai errenta baxuak dituztenentzat). Haurrentzako laguntza hori  ez zegoen aurreikusita kudeaketa-gomendioan. Hala ere, horrek eragina izan badu Lanbiden.

Hitzarmenaren aurreikuspena

Hitzarmena 2020ko irailean sinatu zen. Eta urrian luzatu zen harik eta  eskumenaren transferentzia osoaren negoziazioa amaitu arte. Indarraldian dagoen bitartean, Hitzarmenak  Lanbideri esleitzen dio eskatzaileen espedientea izapidetzea, eta GSIN-ri ebazpenak ematea eta ordainketak egitea.

Bien bitartean, Hitzarmen horrek Jarraipen Batzorde bat aurre ikusten du (non bi administrazioek hartzen duten parte). Batzorde horrek, besteak beste, “ interpretazio- eta betetze-arazoak aztertu eta konpondu behar ditu”. Hori dela eta, Lanbidek egokitzat jotzen du bilera hori egitea transferentzia-akordioa baino lehen. Zeren eta, handik aurrera Lanbidek bere gain hartu beharko du  espediente bakoitzaren ibilbide osoa (eskaeratik ordainketaraino).