Osasun Sailak, Osakidetzak, Osalanek eta Gizarte Gegurantzako Institutu Nazionalak baterako ekintzetarako hitzarmen berria sinatu dute, amiantoaren eraginpean dauden langileei ematen zaien arreta hobetzeko

0

Eusko Jaurlaritzak baimena eman du Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren, Osasun Sailaren, Osakidetzaren eta Osalanen arteko hitzarmen berrirako; hitzarmen horren bidez, protokolo bat ezartzen da, amiantoaren laneko erabileraren ondoriozko patologien eraginpean dauden langileei bai osasun-mailan bai lanbide-mailan eragin zaien kaltea irizpide fakultatibo homogeneoen arabera ebaluatzeko. Hala, aldi baterako laneko ezintasuneko edo laneko ezintasun iraunkorreko egoera posible baten eta, hala badagokio, dagokion ezintasun-mailaren balioespena beharrezkoak diren aurrekari eta irizpen-elementu guztiak kontuan hartuta egin ahalko da.

Hitzarmen berriak orain arte indarrean egon dena ordezkatzen du, eta alde sinatzaileen arteko baterako jarduketa berriak jasotzen ditu; haiek guztiak pazienteari arreta hobea bermatzera bideratzen dira, bai prebentzioaren eremuan bai eremu klinikoan bai langileen balioespen kliniko-laboralean.

Hala, ebaluazio-protokolo horrez gainera, hitzarmenak lantalde bat sortzea aurreikusten du; taldea lau erakundeetako adituek eratuko dute, modu paritarioan. Lantalde hori arduratuko da EAEn bizi diren eta amiantoaren eraginpean dauden langileen segimendua koordinatzeaz.

Osasun Saila da bermatuko duena, bertako profesional mediko ikuskatzaileen bidez, Osakidetzan laneko jarduera garatu bitartean amiantoaren eraginpean egotearen ondorioz patologiak dituzten langileei ematen zaien osasun-asistentziaren inguruan sortutako informazioa eta Osalanen haien lanpostuei lotutako ezaugarri eta arriskuei buruz sortutakoa Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalari berehala bidaltzen zaiola. Hala, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak, behar duen informazio guztia duenean, langile horien ezintasun-egoera eta/edo kontingentziaren zehaztapena modu homogeneoan eta zehatzean ebaluatu ahalko du.