Idoia Mendiak enplegu inklusibo, berritzaile eta kalitatezkoaren Itsaslur proiektua bisitatu du

0
  •  Nekazaritzako elikagaien berrikuntzarako zentro bat da, Muskizen kokatua, eta 50 pertsona enplegatuko ditu, % 70 laneratzeko

Idoia Mendia lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburuak Itsaslur proiektua bisitatu du gaur. Muskizen dagoen nekazaritzako elikagaien berrikuntzarako zentroa da, eta berrogeita hamar pertsona enplegatuko ditu, horietatik % 70 laneratzekoak, eta haren izaera inklusiboa, berritzailea eta kalitatezkoa nabarmendu du enpleguaren sorreran.

Lehendakariordeak adierazi duenez, proiektu hau 2030erako Enpleguaren Euskal Estrategiaren barruan dagoen ekimena da, gizarte-eragileekin eta legebiltzar-taldeekin hitzartutako ibilbide-orria, kalitate inklusiboa eta berdintasunezkoa duen enplegua lortzeko. Oinarri sendoa etorkizuneko enplegua diseinatzeko, munduan aldaketa eta trantsizio handiak dauden une honetan, herritarrei erantzunak emateko, enpleguan eta kohesioan inbertituz, aurrerapenaren eta guztion ongiaren oinarria.

Itsalur Nekazaritzako Elikagaien Berrikuntza Zentroa Siderurgia Integralaren Fundazioak sustatu du, eta gizarte-, kultura-, ekonomia- eta ingurumen-enpresa jasangarria da, bere misioan gizarteratzearen kontzeptua txertatzen duena, laneratzeko zailtasunak dituzten pertsonei lan-merkatuan sartzen laguntzeko. Zehazki, berrogeita hamar pertsonari emango die lana, eta horietatik % 70 laneratze-kolektibokoak dira.

Lehendakariordeak Muskizko instalazioak bisitatu ditu. Bertan nekazaritzako elikagaien balio-kate osoa lantzen da, nekazaritza-ekoizpenetik, eraldaketatik, merkaturatzetik eta tokiko ustiategi txikien labore osagarriekin banatzetik abiatuta. Era berean, dibulgazio- eta merkaturatze-gune bat izango du, hezkuntza jasangarriko, turismo esperimentaleko eta nekazaritzako elikagaien berrikuntza-proiektuetako jarduera osagarriak lantzeko.