Azpeitiko Xarma parkea eraberritu eta irisgarriagoa egin da

0
Natur jolasekin osatutako xarma parkea berritu du Azpeitiko Udalak. Material naturalez osatuta egin zen lehen parkea izan da Izarraizko atearen ondoan dagoena. Azken asteotan, berritu eta irisgarriago egiteko lanak egin dira bertan.

Haurren garapenean lagungarri izateko parkea da eta natur jolasen baitan helburu pedagogikoak bultzatzen dira bertan. Azken eraberritzearen baitan, zaharkitutako materiala berritu da haurren segurtasuna bermatu asmoz. Horretaz gain, parkea bera, sarrera-irteerak, zein eremuen arteko lotura irisgarriagoa egin dira. Material naturala mantendu, nahastea gutxitu eta mantenua hobetzeko neurriak ere hartu dira.