Aurrera doaz Guraso Eskolak Azpeitin

0
Azpeitiko Udalak herriko ikastetxeekin elkarlanean, Guraso Eskolak antolatu ditu. Martxoaren hasieran hasi ziren, eta martxa onean doaz aurrera. Datozen egun eta asteetan azken bi hitzaldi sortak eskainiko dira ikastetxeetan zein Basazabalen.

Guraso eskolen baitan, Lehen Hezkuntza, DBH eta Batxilergoko ikasleen gurasoei gaztetxoen garapen egokian eragin eta sor daitezkeen oztopo edo arazoei aurre egiteko tresna edo baliabideak eskaintzea da helburua, beren seme-alaben heziketan bidelagun izanik. Gurasoen arteko komunikazio eta hausnarketarako foruak izatea ere badute helburu.

Aurten, ikastetxeetan gaztetxoen arteak ikastetxeetan lantzen diren proiektuen baitako saioak antolatu dira.

 

Datozen saioak 

Nola hezi gure seme-alabak tratu onetan

Martxoak 28. Ikasberri ikastola (Loiolako Inazio Hiribidea, 26).
Martxoak 29. Iraurgi ikastetxea (Jose Artetxe, 4).
Martxoak 30. Karmelo Etxegarai ikastola (Perdillegi eraikineko psikomotrizitate gelan).
Martxoak 31. Basazabal jauregia (gaaztelerazko saio irekia), Enparan kalea

Ordua: 18:00
Ikastetxeetako hitzaldiak euskaraz izango dira.

Zuen seme-alaben mundu birtuala ezagutu nahi?
DBH eta Batxilergoko gurasoei zuzenduta

Martxoak 29.Ikasberri ikastola
Martxoak 30.Urola BHI

Eskuhartze goiztiarra
Apirilak 4. Ikasberri ikastola