Hegaztien jantokiak egiteko familia ekintza izango da igandean, Ekoetxean

0
Apirilaren 3an, igandean, 11:00etatik 12:30era, hegazkien jantokiak egiteko doako familia ekintza egingo da, Ekoetxean, 6-12 urte bitarteko umeei eta beraien familiei zuzendua.

Tailer honetan hegaztien jantokiak eraikiko dira material birziklatua erabiliz. Hasieran, hegaztien ezaugarriak landuko dira. Ondoren, jantokiak zer diren eta beraien garrantzia eta erabileraren berri emango da eta jantokietan ikustea ohikoa diren hegazti espezieak azalduko dira. Azkenik, parte-hartzaileek eramandako material birziklatua erabiliz (tetabrickak, plastikozko botilak etb.) hegaztientzako jantokiak eraikiko dira.

Ekintzan parte hartzeko beharrezkoa izango da aurrez izena ematea info.azpeitia@ekoetxea.eus e-postara idatzita edo 943 81 24 48 telefonora deituta. Plaza mugatuak izango dira.