Donostiako Haurtxoko eta Gaztelekuak Korrikarekin bat

0

Martxoaren 30etik aurrera, korrika Donostiara iritsi bitartean, ekintza ugari antolatu dira. Batzuk Haurtxoko eta Gaztelekuetan bertan burutuko dira eta beste hainbat ekintza kalean egingo dira auzoko eragile desberdinekin batera.
Hona hemen programazioa auzoz auzo:

Aiete

Aiete Haurtxokoa eta Gaztelekua, kalean
APIRILAK 9, larunbata, 16:30-18:30. Haurtxokoa eta Gaztelekua korrikarekin bat
16:30-18:15 Gaztelekuan. Pegatina pertsonalizatuak
16:30-18:15 Haurtxokoan. Familiarekin Jolasean. Sortu zure lekukoa familian
18:30 Korrika txikia. Haurtxokoa eta Gaztelekua (Aiete parkea)

Aiete Haurtxokoa
APIRILAK 6, asteazkena: Gaztelekuan sortutako lekukoa apaintzen
APIRILAK 8, ostirala: Korrika Haurtxokoan ospatzen

Aiete Gaztelekua
APIRILAK 1, ostirala: Korrikako lekukoa sortzen

Altza

Altza Haurtxokoa eta Gaztelekua, kalean auzoko eragileekin batera
APIRILAK 1, ostirala, 17:00-19:30 Haurtxokoa eta Gaztelekua Korrikarekin bat
Harrobieta plaza.

Altza Haurtxokoa
APIRILAK 9, larunbata: Familiarekin Jolasean. Badator Korrika!

Altza Gaztelekua
MARTXOAK 30, asteazkena: Korrikako festa prestatzen. Photocalla eta atrezzoa
MARTXOAK 31, osteguna: Korrikako festa prestatzen. Pankarta
APIRILAK 9, larunbata: KORRICall. KORRIQuiz. KORRIKantuz

Amara

Amara Haurtxokoa
APIRILAK 9, larunbata: Familiarekin Jolasean. Korrikako dortsalak apaintzen

Amara Gaztelekua
APIRILAK 9, larunbata: Korrikarako petoak sortzen

Antigua

Antigua Haurtxokoa eta Gaztelekua, kalean auzoko eragileekin batera
APIRILAK 2, larunbata, 16:30-20:00 Haurtxokoa eta Gaztelekua Korrikarekin bat
Frontoia+Kalejira (Frontoia-Matia-Sert-Matia-Frontoia)

Bidebieta

Bidebieta Haurtxokoa
APIRILAK 9, larunbata: Familiarekin Jolasean. Haurtxokoa Korrikarekin bat

Bidebieta Gaztelekua
APIRILAK 1, ostirala: Korrika badator! Lekuko tailerra
APIRILAK 8, ostirala: Korrika badator! Euskal Monopoly

Egia

Egia Haurtxokoa eta Gaztelekua, kalean auzoko eragileekin batera
APIRILAK 8, ostirala, 17:00-19:30 Haurtxokoa eta Gaztelekua Korrikarekin bat
Luis Martin Santos plaza (Plazaundi)

Egia Haurtxokoa
APIRILAK 9, larunbata: Familiarekin Jolasean. Lekuko tailerra

Gros

Gros Haurtxokoa eta Gaztelekua, kalean auzoko eragileekin batera
APIRILAK 9, larunbata, 16:30-18:30 Haurtxokoa eta Gaztelekua Korrikarekin bat
Nafarroa behera plaza

Intxaurrondo

Intxaurrondo Haurtxokoa eta Gaztelekua, kalean auzoko eragileekin batera
APIRILAK 8, ostirala, 17:00-19:00 Haurtxokoa eta Gaztelekua Korrikarekin bat
Bernart Etxepare plaza. B plana: Intxaurrondo Hegoa ikastetxeko patioa eskatuko da

Intxaurrondo Haurtxokoa
APIRILAK 5, asteartea: Korrikako lekukoa sortzen
APIRILAK 6, asteazkena: Korrikarako petoak sortzen
APIRILAK 9, larunbata: Familiarekin Jolasean. Korrika ospatzen

Intxaurrondo Gaztelekua
APIRILAK 2, larunbata: Korrika murala sortzen
APIRILAK 9, larunbata: Korrika irabiaki festa

Martutene

Martutene Haurtxokoa
APIRILAK 9, larunbata: Familiarekin Jolasean. Korrika pankarta sortzen

Martutene Gaztelekua
APIRILAK 1, ostirala: Korrika pankarta sortzen
APIRILAK 9, larunbata: Gaztelekuko hesia Korrikarako dekoratzen