Villarreal CF-Athletic Club neurketarako sarrerak

0

Partida hori ikusteko Villarreal CF-ek Athleticen eskura jartzen dituen 1.400 sarreretakoren bat erosi nahi duten bazkideek, Klubeko webgune ofizialaren bitartez inskribatu daitezke martxoaren 30, asteazkena, 10:00etatik, apirilaren 1era arte, ostirala, 10:00etara. Beharrezkoa balitz, zozketa egingo litzateke.

Sarreren prezioa 15 eurotakoa da.

Sarrerak hartzeko bazkide saridunen txartel originalak aurkeztea nahitaezkoa izango da, baita sarreren erabiltzaileen izen-abizenak, jaiotze data, NAN zenbakia eta bidaia plana adieraztea ere.

Sarrera bat erosteko eskubidearekin saritua izan den bazkideak sarrera hartuko ez balu, ezta berau ordaindu ere, parte hartzeko gaitasunik gabe geratuko da klubak antola dezakeen beste zozketaren batean. Denboraldi berean bigarrenez berdin jokatuz gero, edozein lehiaketarako sarrerak eskuratzeko gaitasungabetzea 365 egunekoa izango da.