Guztiontzako osasun topaketen hasiera

0

Jarduera komunitarioei ekin zaie berriro, begietako osasunari buruzko hitzaldiarekin, guztiontzako osasun-topaketen zikloaren barruan. 40 pertsona baino gehiago joan dira Gordexolako Ibarra kultur aretora Galdakaoko Ospitaleko Loreto del Valle Sagues oftalmologiako espezialistaren aholkuak eta gomendioak entzutera.