Gazteen Euskal Behatokiaren azken online inkestan, klima-aldaketari buruzkoan, parte hartu duten gazteei eskainitako sarien zozketaren emaitzak

0

Apirilaren 11n Klima-aldaketari eta Garapen Jasangarrirako Helburuei buruzko online inkestan parte hartu duten gazte guztiei eskainitako sarien zozketa egin da. Inkesta martxoaren 25etik apirilaren 4ra bitartean egin da.

Zozketa Gazteen Euskal Behatokiaren egoitzan egin da eta bertan Gazteen Euskal Behatokiko teknikariak eta inkestak online administratzeaz arduratu den Ingartek Consulting S.L. enpresako ordezkaria egon dira.

Zozketa horretan, sari bakoitzaren kode irabazleak atera dira, inkestak bete ahal izateko pertsona bakoitzari esleitutako kodeekin bat datozenak. Ondoren, kode horiei dagozkien pertsonen nortasunak egiaztatu dira. Hauek dira irabazleak::

SARIAK IRABAZLEAK
Patinete elektrikoa Ander Villalain Robredo
Sakeleko telefonoa Marcos Alonso Fontaneda
Tableta Leire Caballero Custodio

Eskerrik asko inkesta hauetan parte hartu duten gazte guztiei eta zorte on hurrengoan!