Athletic Clubek hitzartutako klubak bilduko ditu

0

Datorren maiatzaren 5ean, 19:00etan, San Mamesen, “Elkarrekin Athletic-en alde” ekitaldia antolatuko da, Athletic Cluben eta bere hitzartutako kluben arteko topaketa.

Arratsalde bat familian partekatzeko asmoarekin, klub zuri-gorriak eskerrak emateko, omenaldiak egiteko eta etorkizunera begiratzeko uneak izango dituen ekitaldia diseinatu du. Gonbidapena egin zaie familia zuri-gorria osatzen duten eta gaualdi honetan parte hartuko duten klub guztiei.