Etxebizitzetan energia berriztagarriak ezartzeko saio praktikoa eskainiko da, datorren asteartean

0
Energia Argitu programaren baitan, etxebizitzetan energia berriztagarriak ezartzeko aukeren inguruan informatzeko tailerra antolatu da, apirilaren 26an, 18:30etan, Azoka Plazako aretoan. Ostirala bitartean eman dezakete izena tailerrean parte hartu nahi dutenek.

“Energia berriztagarriak zure etxean… posible da!” tailerraren helburua herritarrak energia berriztagarriak ezarri ahal izateko beharrezkoak diren irizpideak eta ezagupenak modu argi eta ulergarrian eskaintzea da. Energia berriztagarrien ezarpenak araudiari lotutako aldaketak jasan ditu berriki eta aldaketa horiek teknologia horien ezarpena erraztu du, baita banakako etxebizitzetan zein etxebizitza-blokeetan. Izaera praktikoa izango duen saio bati esker, energia berriztagarrien instalazioak aurrera eramateko baldintzak zeintzuk diren argituko du gaian espezializatutako aditu batek, eta, aldi berean, martxan dauden instalazioen benetako kasu praktikoen bidez instalazio horietan sortutako energia nola erabili daitekeen azalduko du.
Tailer honetan parte hartu nahi d

utenek, apirilaren 25a baino lehen izena ematea beharrezkoa da. Horretarako, honako bideak erabil daitezke:

• Posta elektronikoa: argitu@gipuzkoa.eus
• Telefono zenbakia: 605-757-687 (astelehenetik ostiralera. Ordutegia 9:00-18:00)
• Informazio osagarria: www.argitu.eus