Ziklomotoreen azterketa teknikoa egiteko aukera izango da, maiatzaren 11n, Azpeitian

0
Ziklomotoreen azterketa teknikoa egiteko aukera izango da Azpeitian, datorren hilean. Zehazki, maiatzaren 11an, 9:00etatik 14:00etara izango da, ohiko lekuan. Aurrez hitzordua hartu beharko da azterketa egiteko 943 769 753 telefonora deituta.

Azterketa egin ahal izateko, honako agiriak aurkeztu beharko dira

  • Ziklomotorraren ezaugarrien ziurtagiria (jatorrizkoa, kopiarik ez).
  • Zirkulazio-baimena.
  • Derrigorrezko asegurua
  • Titularraren NAN zenbakia

Azterketaren prezioa 30,12€koa izango da. Zerbitzua ondo eman eta antolatu ahal izateko, jendeak aurrez hitz-ordua hartu beharko du honako telefonora deituta: 943 769 753.