Laneko Segurtasun eta Osasunaren Munduko Eguna: Osalaneko sentsibilizazio-kanpaina

0

OSALANek lan-arriskuen prebentzioari buruz egingo duen sentsibilizazio-kanpaina berria aurkezten du, apirilaren 28an, osteguna, egingo duena Laneko Segurtasun eta Osasunaren Munduko Egunaren barruan.

Osalanentzat, kanpainak beste ekintza bat dira, eta haien bitartez ere, gizarte-eragile guztien parte-hartzearekin lan egiteko konpromisoa berresten du, langile guztien artean eta euskal gizarte osoan zabaltzeko, lan orok, guztiaren gainetik, lan segurua izan behar duela.

Izan ere, inplikatutako alderdi bakoitzak ahalegin guztiak egin dituen arren, 2022an, urtarrilaren 1etik martxoaren 31ra arte, 9.569 lan-istripu berri jaso dira estatistiketan.

Horietatik 9.502 istripu arinak izan dira, 61 istripu larriak eta 6 istripu hilgarriak. Ez dira zifrak soilak, atzean langileak daude.

Nabarmendu behar da horietako gehien-gehienak saihestu zitezkeela, prebentzio-neurri egokiak behar bezala aplikatu izan balira.

Kontua da istripu gehienak  altueratik erortzeak, makinek eragindako harrapatzeak, ibilgailuek eragindako harrapatzeak, kamioiaren kabinatik erortzeak, iraultzeak eta ebakiak izaten direla, hau da, beti-betikoa.

Horregatik, oraingo honetan, Osalanen, lan-kateko maila guztiak ohartarazi nahi izan ditugu, zeinek bere arduratik, egoera horiei behar bezalako arreta eman diezaien, eragiten dituzten lesioak saihesteko.

Langile guztiek beren lana ingurune seguruan egiteko aukera izan behar dute; beren lana modu seguruan egin behar dute.

Horrela, kanpaina erreklamazio bat izan behar denaren inguruan kokatzen dugu, guztion eskakizun baten inguruan, lehen esan dugun ohartarazte horren inguruan: “LANA, EREMU SEGURUAN. HORRELA BAI”. Eskaera horrek orokorra izan beharko luke: baldintza seguruetan baino ez da lan egin behar.

Esloganarekin batera, eta haren garapen gisa, esaldi deskribatzaileago bat gehitu da: «Laneko segurtasuna eta osasuna, zure enpresaren oinarri». Inplikatutako eragile guztiei jarrera parte-hartzailea eta aktiboa hartzeko eskatzen dien esaldia.