Bilbok Etxegabetzeetan Arreta emateko Udal Zerbitzuaren protokoloa hobetu nahi du

0

Bilboko Udal Etxebizitzak udal organismo autonomoak eztabaida bat sustatu du etxegabetze baten ondorioz zaurgarritasun-egoeretan suertatzen diren pertsonen kasuak malguago interpretatzearren eta kasuen zerrenda handitzearren.

Bilboko Udal Etxebizitzak udal organismo autonomoaren web-orriaren bidez, parte hartzeko prozesu bat gauzatuko da, Etxegabetzeetan Arreta emateko Udal Zerbitzuaren protokoloa hobetzeko.

Neurri osagarrien bidez, eguneratu egingo dira Zerbitzuaren irizpide objektibo nahiz subjektiboak, Gizarte Zerbitzuekin koordinatuta, hartara orientazio juridikorako tresnak, laguntza publikoak eta egoera horietan babes handiagoa eskainiko duten elementuak eskaintzearren.