Gipuzkoako Erroten Egunaren baitan, ikusgai izango da Igarako errota igandean

0
Gipuzkoako Erroten Egunaren baitan, ikusgai izango da Igarako errota igandean

Igandean Gipuzkoako Erroten Eguna egingo da. egun horren baitan, Loiolan dagoen Igarako errota ikusgai izango da. 10:00etan, 11:00etan eta 12:00etan jarriko da martxan, eta bertaratzen dutenek errotaren funtzionamenduaren inguruko xehetasunak ezagutzeko aukera izango dute. Bisitak doakoak izango dira eta edonork har dezake parte,

Mendeetan zehar, errotak garapen sozial, ekonomiko eta industrialean oso garrantzitsuak izan dira. Egun horren helburu nagusia herritarrek errotak eta ondare industriala hobeto ezagutzeko aukera izatea nahi da.

Igarakoa XVIII. mendeko errota da eta, uraren indarra aprobetxatuz arto irina nola egiten den ikus daiteke.