Eusko Jaurlaritza haurrentzako 9.000 identifikazio-eskumuturreko banatzen hasi da boluntario-elkarteen artean

0
Eusko Jaurlaritza gaur hasi da banatzen Euskadiko Babes Zibileko 26 elkarte eta erakundeen artean haur asko elkartzen diren elkarretaratze handietan, ekitaldi ludikoetan eta jaietan banatzeko 9.000 identifikazio-eskumuturreko.

Horrela, Eusko Jaurlaritzak larrialdietako materiala banatzeko 2020an hasitako kanpainarekin jarraituko du, eta iaz, esate baterako, 410 txaleko islatzaile eta azkar zabaltzeko 12 karpa banatu zituen. Joan den urtarrilean larrialdi-egoeretarako 50 segurtasun-kasko eta 8.000 identifikazio-eskumuturreko ere banatu zituen.

Haurrentzako identifikazio-eskumuturrekoek 112 SOS DEIAK logotipoa daramate, eta oso baliagarriak dira elkarretaratze eta ekitaldi handietarako.

Boluntarioen elkarteak ezinbestekoak dira Larrialdiei Aurre Egiteko eta Babes Zibileko Euskal Sisteman, herritarrek babes zibileko lanetan parte-hartzea bideratzen baitute. Haien laguntza desinteresatuari, konpromisoari eta kualifikazio altuari esker, gure Erkidegoak segurtasun-maila handiagoa du.

Gaur egun 400 baino gehiago dira hiru lurralde historikoetako tokian tokiko elkarte eta erakundeetan dauden Euskadiko boluntarioak.