Polielastic: “Erabilitako bizikleta-pneumatikoak berrerabiltzeko proiektu bat hasi dugu Gas

0

2013an sortu zen Polielastic enpresa, Gasteizen kokatua, eta kautxu mota guztiak ekoizten ditu, naturalak zein sintetikoak. Kautxua bere bezeroek eskatzen dizkioten propietateekin garatzen du, kautxu hori automobilentzako pieza edo gomazko bota bihurtzen duten transformadoreentzat lan egiten baitu, besteak beste. Elkarrizketa honetan, Gorka Blanco, Polielastic-eko kalitate-arduradunak, enpresak sortzen dituen kautxuei eta horien erabilerei buruz hitz egin du, baita fabrikzaio prozesuaz eta birziklatzeari buruzko proiektuetez.

Nola lantzen da kautxua Polielasticen? Zer desberdintasun daude kautxu naturalaren eta sintetikoaren artean?

Guk ekoizten dugun kautxuak ogiaren oinarrizko masa baten antza izan lezake, eta hura lantzean hainbat aldaki eta forma har ditzake. Guk oinarrizko masa hori lamina moduan egiten dugu, eta gero bezeroak bere prentsa hidraulikoetan sartzen du. Erreakzio kimiko baten eta molde baten bidez lortzen da pieza.

Zuhaitzetik ateratzen den bakarra Kautxu naturala da, eta propietate mekaniko asko ditu: tentsio handia jasaten du, errebote handia du… Baina ez du propietate kimikorik, eta horrek esan nahi du ez duela azidorik, oliorik edo kalte egin diezaioketen beste elementurik jasaten.

Sintetikoetan, aldiz, barietate handia dago eta bakoitzak bere ezaugarriak ditu, ezaugarri desberdinak izan ditzaten manipulatuak izan baitira. Adibidez, kautxurik ezagunena Cloroprenoa da, (neoprenoa da bere izen komertziala) da, urarekiko erresistentea izateko eta elastikoa izateko propietateak dituena, baina olioa ere ez dute jasaten. Beste kasu bat kautxu nitrilikoa da, mota askotariko olioak jasaten dituena. Adibidez, labeetan erabiltzeko ohikoa da fluoroelastomeroa erabiltzea, edo elikagaiekin kontaktuan egoteko silikona erabiltzen da.

Ehunka erabilera ditu kautxoak eta gure bezeroentzako eskaintza handia izaten saiatzen gara. Gure laborategian aldaketa molekular guztiak egiten ditugu kautxu horiek sortzeko, eta lagin guztiak berdinak direla egiaztatzen dugu, gure bezeroengana baldintza onenetan irits daitezen.

Zein bezero motarentzat egiten du lan Polielasticek?

Kautxua transformatzen duten enpresentzat lan egiten dugu, eta mota guztietako elementuetan erabil daiteke; adibidez, ibilgailu baterako piezak, gomazko botak edo motorretarako piezak, besteak beste. Bezero-sare zabala dugu, askotariko propietateak duten kautxoak behar dituztenak. Bezero zuzenak nazionalak baino ez ditugu, baina, zeharka, badakigu gure kautxuzko piezak munduko herrialde askotan zehar daudela.

Kautxua birziklatzen zaila den materiala da. Nola lortzen dute Polielasticen berrerabiltzea?

Kautxuak oso birziklatze prozesu zaila du, termoegonkorra delako, ezin da urtu. Egin daitekeen gauza bakarra nahasketetan kantitate txikitan sartzea da. Gainera, duela gutxi proiektu bat hasi dugu Gasteizko Udalarekin, dendetan jasotzen diren bizikleta pneumatiko erabiliak berrerabiltzeko, eta material horrekin bolardoak, bidegorri-bereizgailuak eta antzeko elementuak fabrikatzeko.

SPRI Taldea RIS 3 Euskadi estrategia abian jartzen duen eragileetako bat da, energiaren, fabrikazio aurreratuaren, bio-osasunaren eta nanozientziaren arloetan espezializazio adimenduna bultzatzeko.