VII. BAFFEST Jailadian hautaturiko 30 lanak Madrilen, Valentzian eta Donostian ikusi ahalko dira

0

Susana Mar, Carmen Dalmau eta Itziar Bastarrika osatutako epaimahaiak 30 lan aukeratu ditu, eta lanon egileek aurrez aurre aurkeztuko dituzte Donostian, Valentzian eta Madrilen. BAFFEST 2022 Emakume Argazkilarien Lehiaketaren VII. edizioan, 158 lan jaso dira guztira, euskal argazkilariak eta estatukoak aintzat hartuta. Aurkeztutako lanetatik, 9 finalista aterako dira eta, urriaren 8an, «BAFFEST Argazki Egunean» aurkeztuko dira.

BAFFEST 2022 Lehiaketaren epaimahaiak, Carmen Dalmauk, Itziar Bastarrikak eta Susana Marrek osatuta eta Nagore Legarretak koordinatuta, 30 lan aukeratu ditu BAFFEST 2022 Emakume Argazkilarien Lehiaketaren antolatzaileek aurten jaso dituzten 150etik gora lanetatik.

Hautaturiko 30 argazkilariek aurrez aurre aurkeztuko dituzte lanak Valentziako Revelarte Eskolan, maiatzaren 4an; Madrilgo EFTI Eskolan, maiatzaren 6an; eta Donostiako San Telmo Museoan, maiatzaren 13an. Hiri horietan, hamarna ikustaldi izango dira eta lanok Susana Marrek, Olga Aznarrek eta María Sainzek ikusiko dituzte Valentzian; Carmen Dalmauk, Elisa Mirallesek eta Roberto Villalónek Madrilen; eta Itziar Bastarrikak, Gabriela Cendoyak eta Eneka Fernándezek Donostian. Hala, epaimahaikide bat izango da aipatutako hirietan.

Presentación trabajos seccionados BAFFESTGainera, Valentzian eta Donostian, Cris P. Lareo argazkilaria izango da, hots, 2021eko Lehiaketaren euskal sailaren irabazlea. Madrilen, aldiz, Rocio Bueno izango da, hau da, aurreko edizioko estatuko sailaren irabazlea.

Ikustaldietan, edizio honetako 9 lan finalistak aterako dira, hiri bakoitzeko 3. Lan horiek urriaren 8an aurkeztuko dira, Barakaldon egingo den «Argazki Eguna» izenekoan. Epaimahaiko kideek argazkilari bakarraren lana aukeratuko dut eta horixe izango da BAFFEST 2022 Emakume Argazkilarien Lehiaketaren irabazlea. Lan sarituak BAFFEST Lehiaketak 2023ko edizioan ekoitziko duen banakako erakusketa batean parte hartuko du eta 500 euroko zenbatekoa poltsikoratuko du. Euskal argazkilari onena ere sarituko du epamahaiak, Barakaldo Saria esleituta. Saridunak 300 euroko zenbatekoa jaso eta 2023ko Lehiaketan erakutsiko da lana. Bestalde lehiaketaren irabazlea euskal argazkilaria balitz, epaimahaiak bigarren lana ere sarituko luke, egilearen jatorria edozein dela ere.

EMAKUME ARGAZKILARIAK ETA HAUTATURIKO LANAK
Virginia Villacisla ANTIÁLBUM FAMILIAR
Sara Berasaluce Duque Era eso
María Hernández Laplaza Todo el rato pasan cosas
Deebo Barreiro La casa de las delicias
Laura Sánchez San Segundo El recinto circular
Elena de la Rúa El Paraíso Come Carne
Tania Payó Barrenetxea Apegos feroces
Raquel Bravo Iglesias NUBES, PÁJAROS, FLORES
Alejandra Bueno Manual para mujeres subversivas del hogar
Uxue Azkarate Gambra ZUEN ARNASAREN ONDAREA
Julia de la Hera ¿Cuánto vive un ángel?
Meritxell Ahicart Centelles Devilvery
Ire Lenes Infiernos terrenales
Ainhoa Valle Urrutia MATRIZ CERO
Meritxell Perpinyà Masip Perimenopausia
Irene Larrañaga Arruti Insuladas
Maria Blazquez Morales MALDORMIR
Laura Voskian En el momento exacto, o muy cerca de lo que se indica como final
Maria Aurtenechea La grieta
Hanna Jarzabek Sin aplauso
Paola Bragado León Conquista mariachi, un tigre de bengala, un cowboy chino y pájaros.
Laura Ortega Pinillos Visionaria
Mar León Sáchez Emociones Plegadas
Yone Estivariz Días de playa
Marian del Río Orrantia Grandes Éxitos
Ruth Montiel Arias Born free a utopia
Georgina Rodríguez Ayala Esquejes
Marina Vilas Pensado Equilibrio Inestable
Mireia Comas Franch Diamantes
Eva Oriol Hernandez Aroma de flores

Egutegia:

  • Maiatzaren 4a:  argazkien ikustaldia Valentziako Revelarte Eskolan.
  • Maiatzaren 6a: argazkien ikustaldia Madrilgo EFTI Eskolan.
  • Maiatzaren 13a: argazkien ikustaldia Donostiako San Telmo Museoan.
  • Maiatzaren 23a: ikustaldietan hautaturiko lanak iragartzea.
  • Urriaren 8a: BAFFEST Argazki Eguna:
    • Bederatzi finalisten lanak aurkeztea.
    • Irabazlea iragartzea.

INFO+: