Bilboko Udalaren kultur agenda

0

Bilboko Udalaren kultur agendak, maiatzaren 9tik (astelehena) 15era (igandea), honako hitzordu hauek izango ditu:

 

ARTE ESZENIKOAK

BILBOKO ZIRKUITUA barrutiko Udaltegietan ospatzen da, tokiko eszena bultzatzeko eta antzerkia hiriko auzoetara hurbiltzeko asmoz. Programa honek antzerki eta dantza talde berriek beren lanak eszenaratu eta jendaurrean partekatzeko aukera ematen du.

    • Maiatzak 12, 19:00etan. Errekaldeko Udaltegian. JyT Kreaktibos – T.A.B.Ú.-A morir por la silla de ruedas ¿A que no S.O.S capaz? Cleo youtuber argentinar bat da, bere kanal propioa duena. ¡ A morir por la silla de ruedas!” lanean, lehiaketa bitxi bat nabarmentzen da, Ezetz gauza izan?! izenekoa, non parte hartzaileek proba guztiz gogorrak igaro beharko baitituzte, gai gogorren jarraitzaile eta zaletu albait gehienen arreta erakartzeko. Haiek dira beren “follogüeres” deritzenak.

 

EUSKAL FOLKLOREA

UDABERRIKO BERTSO SAIOAK jada euskaltzaleen arteko topagunea da eta bere helburua Bizkaiko hiriburuan euskal kultura eta hizkuntza sustatzea eta, aldi berean, Santutxuko Bertso Eskolak hirian egiten duen lana babestea da. Izan ere, oraingo honetan, saioen gai nagusia eskola bera izango da. Programako jarduera guztietarako sarrera librea da.

    • Maiatzak 14, 13:00etan. Santutxuko Karmelo Plaza. Amets Arzallus, Oihana Bartra, Unai Iturriaga eta Uxue Alberdirekin.

 

ERAKUSKETAK

EXPODISTRITO auzoetako udal-zentroetako aldi baterako erakusketen zikloa beste edizio batekin iritsi da. Maiatzaren 13ra arte.

    • San Frantziskoko Udaltegia – ANESVAD Fundazioa Eva Menarekin elkarlanean – Rostros Que Dejan Rastro – Margoa. Covid19aren pandemiak erakutsi digu norberekoikeriaren gainetik egon behar duela guztien onurak. Osasuna erronka global bat da. Eta osasun-arloko langileen talentua altxor unibertsal bat, eta hala izan behar du. Medikuntzako, erizaintzako eta zainketetako profesionalen aldeko omenaldi bat da. Aukera bat, oroimenean arrastoak uzten dizkigutenen aurpegiak ikusteko.

 

    • Errekaldeko Udaltegia – Photobat – Argazkigintza. Photobat, Bilboko Argazki Elkartea, argazkigintzako elkarte bat da, eta Bilbon dauka egoitza. 2015ean sortu zen, eta harrezkeroztik, bazkideak gehituz joan zaizkio, grina berarekin: argazkigintza. Lehiaketak, ikastaroak eta argazkigintzako irteerak ez ezik, erakusketak ere antolatzen ditugu. Eta hortik sortzen da erakusketa kolektibo hau, 32 irudirekin, aukera emanez gai, teknika, estilo eta argazkigintza ulertzeko modu desberdinak hautemateko.

 

    • San Inazio – Ibarrekolandako Udaltegia – María Rosario Uriarte – El Color En La Naturaleza – Margoa. Artelan handi horrek, Natura biluz eta basak, bere paisaiekin, argiekin eta une beti desberdinekin, artista asko gonbidatzen eta inspiratzen ditu zirrara eragiten duten obrak sortzera..

 

    • Begoña Udaltegia – Angel Sánchez – Babel – Argazkigintza. Babel, berez, eraikin hutsak eta hotzak baino askoz gehiago da. Inkomunikazioaren inperioa da. Gizatasunik gabeko gizarte baten erradiografia.Babel mintzo zaigu egungo norbanakoaren nahasmenduaz, gure nora ezaz, eta geure buruaren aurreko babesgabeziaz, ez baitago bakardade handiagorik norberaren mira eginik bizitzea baino.

 

    • La Bolsako Udaltegia – Blanca Calderon – Margoa. Genero-kontzeptua baino harago doan figura femeninoa interesatzen zaio artistari. Fintasuna, keinua, gorpuztasuna, samurtasuna eta intimismoa funtsezkoak dira proposatzen dudan emakumearen margozko kontakizunean. Ez dago ezer pastelaren teknika bezalakorik adierazteko zer den femeninotasunaren xarma bere ustean; zeren pastelaren teknika oso fina baita, eta tratatzeko zaila, eta trazu garbi, fresko, benetako eta lehen asmokoa eskatzen baitu.

 

FANT

FANT zinemaldia 28. edizioa maiatzaren 6an hasiko zen, eta maiatzaren 14ra arte iraungo du. Zinemaldia beldurrezko eta fantasiazko zinemaren zaleen zain dago, Gólem – Alhóndiga zinemetan ikusi ahal izango diren hainbat proiekziorekin.

Gainera, jaialdiak hainbat jarduera paralelo proposatzen ditu:

    • Maiatzak 9, 12:00etan. Azkuna Zentroko Bastida Aretoan. Bastida aretoan “Unicorn Wars” animaziozko film luzea aurkeztuko da. Bertan izango dira Alberto Vázquez hartz txiki eta adarbakarren bitartez gerraren izugarrikeriak kontatzen dituen pelikula honen zuzendaria eta Ivan Miñambres ekoizleetako bat.

 

    • Aste osoan. Vía de Fuga Kafean. “Stop & Be Friendly II” erakusketa, Jorge Rondarena. Vía de Fuga kafean “Stop & Be Friendly II” erakusketa izango da ikusgai, Jorge Ronda ilustratzaile eta margolari bilbotarraren pertsonaien eta irudi fantastikoen marrazki sorta.

 

    • Aste osoan. Abando -Barrainkuako Udaltegia. “Morirse en Bilbao” erakusketa, Kike Infane eta Señor Verderena. “Morirse en Bilbao” erakusketan, Kike Infame (marrazkilaria) eta Señor Verde (gidoilaria) sortzaileek, jendea 2136. urtean kokatzen dute, kasko polarrak urtzearen ondorioz Iberiar Penintsulako iparralde osoa urpean dagoenean. Baina Bilbo oraindik ere bada kristalezko kupula ultrarresistente eta iragazgaitz baten azpian. Kupula hori, ironikoki, Uriak mantendu du, azaleko ohiko eztanda nuklearretatik salbu. Hirian erabat gaizki bizi ez den arren, duela gutxi birus arriskutsu bat, Gargantua birusa, bere txokoetan eta elkarte gastronomikoetan zabaldu da eta, horren ondorioz, Bilbo koarentenan deklaratu dute.

 

    • Aste osoan. Fnac. Paco Rocaren “Batman. El Mundo” erakusketa. Fnac-ek «Batman. El Mundo» erakusketa hartuko du, Paco Rocaren jatorrizko ilustrazioak erakutsiko dituena. Bere komikiak Estatu barruan eta kanpoan saritu dituzte, besteak beste, 2008ko Komikiaren Sari Nazionala, Gidoi Egokitu Onenaren Goya saria 2011n, Japoniako Excellence Award saria edo Kultura Ministerioaren 2021eko Arte Ederretako Merezimenduaren Urrezko Domina.

 

    • Aste osoan. Begoñako Udaltegia. Begoña Udaltegiko liburutegian “Hontz Gaua: Sorginak literatura eta komikian” sorginkeriaren unibertsoari buruzko liburu eta komiki sorta bat izango da ikusgai.

 

LITERATURA

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA, Bidebarrietako Liburutegiko kultura, literatura eta zientzia garatu eta sustatzeko guneak ondoko hitzorduak izango ditu aste honetan:

Maiatzak 9, 19:00etan: “Kultura eta Pentsamendua” izenburuko beste hitzordu bat proposatzen du Bidebarreita Kultuguneak bere ziklorako, eta, honetan, “Todo y nada se derrumba” izenburupean Laura Herrero Filosofiako doktoreak parte hartuko du.

    • Maiatzak 12, 19:00etan:  “Matematika eguneroko bizitzan” zikloak “Sexo, juego y política” izeneko hitzaldia proposatzen du, Eva Ferreirak emana.

 

MAGIA

MAGIAREN TOPAKETAK. Otxarkoaga eta Txurdinaga berriro bihurtu dira “Magiaren Topaketak” programaren edizio berrirako aukeratutako agertokietan. “Magiaren Topaketak” saioak ikus-entzuleek adin guztiez goza dezaten magia-ikuskizunak, masterclass saioak, galak, hitzaldiak eta erakusketak proposatzen ditu maiatzaren 29ra arte.

MUSIKA

MUSIKA DIBERTIGARRIA DA – LA MÚSICA ME DIVIERTE da hiritarren artean musikarekiko zaletasuna sustatzeaz gain, publikoa musika klasikora eta hain ezagunak ez diren beste estilo batzuetara hurbiltzeko helburuarekin sustatutako kontzertu didaktikoen zikloa.

    • Maiatzak 13, 19:00etan. Bertendona Institutua. Dúo Sokaire – “Clásicos Al Sokaire”. Sokaire biolin-jotzaileen bikoteak musika klasikoaren garaietan murgilduko gaitu. Tresna akustiko eta elektrikoekin batera, esperientzia pertsonalez betetako ezohiko ibilbide batean gidatuko gaituzte, umore apur batekin. Sarrerak salgai esteka honetan.

 

BISITAK GIDATUAK

EZAGUTU BOLUETA OINEZ ETA EZAGUTU BOLUETA FAMILIAN. BILBAO IZAN, hiriaren ondarea zabaltzeko udal-proiektua Boluetako sekretuak erakutsiko ditu “Ezagutu oinez” eta “Ezagutu familian” programen bidez. Bisitak maiatzaren 3tik 28ra egingo dira. Ondarea zabaltzeko proposamen honekin, Bilboko auzoak modu atsegin, interesgarri eta bitxian ezagutzeko aukera izango dute herritarrek.

    • Ezagutu Bolueta oinez: Bisitak astearte eta asteazkenetan izango dira, 16:30ean eta 18:30ean; ostegun eta ostiraletan, 11:00etan eta 18:30ean; eta larunbatetan, 10:30ean eta 12:30ean.

 

    • Ezagutu Bolueta familian: Maiatzaren 15ean, 12:30ean.

 

UDAL LIBURUTEGIAK

Bilboko Udal Liburutegiek hainbat kultur jarduera proposatzen dituzte adin tarte desberdinetarako. Horien artean daude ipuin-kontalariak, tailerrak, hitzaldiak edo liburu-aurkezpenak.

    • Maiatzak 12, 18:30ean. Begoñako Liburutegian. Tasio Erkiziren “Jan eta Jabe: Elikaduraren bidez herria eraikitzen» liburuaren aurkezpena. Helduentzat.

 

    • Maiatzak 14, 12:00etan. Deustuko Liburutegian. Ipuin – kontalaria “Ezetz Asmatu!” 6 urtetiko 10raino.

 

DANTZALDIAK

Bilbok Levante Plaza eta Casillako Kioskoa bi dantza-pista alai bihurtuko ditu berriro. Maiatzetik denboraldia amaitu arte, Bilboko Udalak dantzaldi herrikoien saio bikoitza egingo du. Egun bakoitza orkestra ezberdin batek girotuko du, baina beti premisa berarekin: dibertsioa sortzea, sedentarismoaren aurka borrokatzea eta zahartze osasungarria sustatzea.

    • Igandea, maiatzak 15: Levante Plaza eta La Casillako Kioskoa, 18:00etatik 21:00etara.

 

SARE SOZIALAK:

www.bilbaokultura.eus