Bilborockn udal aretoko 7 entsegu-aretoek datorren zapatuan irekiko dituzte ateak

0

Bilborockn udal aretoko 7 entsegu-aretoek datorren zapatuan irekiko dituzte ateak atzera ere, maiatzaren 7an, ekipamendu eta teknologia berrituz hornituta. Bilboko Udalak berriro egokitu ditu eta material berriz hornitu musika-espazio horiek.

Entsegu areto horien xedea da gazteei leku bat eskaintzea, kalitatezkoa eta egokiro hornitua, arren eta musika sortu, konposatu eta gozatu ahal izan dezaten. Gainera, leku horietan gazteek aukera dute harremanak izateko eta elkarri gauzak erakusteko.

Gehien ardura duena da zazpi estudio horietako bat beharrezkoak diren material teknikoez hornitu dela, 16 eta 30 urte bitarteko pertsonek zein bandek bideoak eta podcastak grabatu ahal izan ditzaten.

Areto hori erabili ahal izateko, beharrezkoa da formazio ikastaro bat egitea aurretik, 10 ordukoa, gailu berriak egokiro erabiltzen ikasteko (bideoa grabatu, audio produkzio-ostea, grabazio arinak gailu mugikorrekin). Formazioa Diego Urruchik, Jose Miguel Vilaltak eta Mikel Laukik emango dute, zeintzuk Media Attack ikus-entzunezkoen produkzio-etxekoak baitira, berriki irabazi dutenak saria film labur onenaren 2022 Goya saria; formazioan parte hartzeko, Bilborock aretoko langileengana jo behar da.

ATE IREKIAK, MARATOIA ETA MAIATZA DOAN

Aretoak atzera ere irekitzearekin batera, ateak irekita egingo da jardunaldi bat, nahi dutenek espazio berritua ikusteko eta ezagutzeko aukera izan dezaten. Jardunaldiaren ordutegia 11:00etatik 14:00etara eta 18:30etik 23:00etara izango da. Sarrera doan izango da, eta ez da beharrezkoa izango aldez aurretik izena ematea.

Datorren zapatuan Bilborock-era hurbilduko diren taldeek edo bakarlariek aukera izango dute photocall batean parte hartzeko, bateriaz, mikrofonoz, gitarraz, baxaz eta anplifikadorez horniturik , eta argazki batzuk egingo zaizkie eta bideo bat ere bai; gero, bidali egingo zaizkie biak.

Zapatuan bertan, arratsaldean, 18:30etik aurrera, Bilborock erabilera askotako aretoan entsegu-areto horiek erabili ohi dituzten banden maratoi bat izango da.

Azkenik, entsegu-aretoak hobeto ezagutu ahal izateko aukera emanez, hala nahi duten taldeek eta bakarlariek doan egin ahal izango dituzte entseguak, maiatzean zehar. Horretarako, erreserba egin behar dute, 94 415 13 06 telefonora deituz, astelehenetik ostiralera, 10:30etik 13:30era.

Ekainetik aurrera, erreserba beharrezkoa izango da oraindik ere, eta prezioa, orduko 2,90 euro izango da. Bideoak eta podcastak grabatzeko aretoaren prezioa orduko 5,75 euro da.

Urtean, 300 talde edo bakarlarik erabiliko dituzte Bilborock-en entsegu-aretoak: horrek esan nahi du 700 erabiltzaile baino gehiago izango dituztela. Estudio horietan entseguak egingo dituzten pertsonen ezaugarriez, nabarmentzekoa da % 72 Bilbokoak direla, eta erdiak baino gehiagok 35 urte baino gutxiago dituztela.

BILBOROCK-EN 25. URTEURRENA

Dela ate irekien jardunaldia, edo maratoia edo maiatza doan, guztiak Bilborock aretoaren 25. urteurrena dela-eta maiatzerako aurreikusitako programazioaren eta ekintzen barruan datoz.

Izan ere, 90eko hamarkadan eskuratu zuen Bilboko Udalak eraikin hori, eliza barroko bat, gazteentzat kultur espazio bat abian jartzeko, eta 1997ko apirilaren 7an ireki zen.

Udal ekipamendu hori uriaren bihotz historikoan dago kokatuta, eta oso ezaguna da pertsona nahiz kolektibo gazteentzat, eta halaber kultur entitate eta eragileentzat, gazteentzat eta uriarentzat interesgarriak diren ekimenak sustatzeko, sortzeko, erakusteko, saiakuntzak egiteko, produzitzeko eta ezagutzera emateko leku gisa.

Jardueraz betetako leku bat da, eta gazteentzako sinergia etengabekoen zentro bat dela jo daiteke. Bilborock-en era guztietako jarduerak egin daitezke, musika ez ezik: dela zinema, dantza, moda, poesia errezitaldiak, ikus-entzunezkoak, hitzaldiak, aurkezpenak eta beste. Era bateko eta besteko guneak dauzka, erakusketak egiteko, sortzeko, entseguak egiteko eta bideoak eta podcastak grabatzeko.

25 urte honetan, 6.500 ekitaldi baino gehiago programatu dira Bilborock ekipamenduan, eta milioi bat pertsona baino gehiago hurbildu da hara. 2.000 kontzertu egin dira, 1.564 antzerki-emankizun eta 926 zinema-proiekzio.

Honako hauen emanaldiak dira nabarmentzekoak: The Corrs, Robbie Williams, Doctor Deseo, Amaral, Antonio Orozko, Charo López, Silvia Tortosa, Leo Bassi, Antonia San Juan eta Dani Rovira; eta, horiez gain, Estatuko eta bertako artistak, hala nola El Columpio Asesino, Zea Mays, Belako, Sidonie, We are Standard, Delorean, The Sunday Drivers, Zodiacs, Audience, Ainara Legardón, Capsula, Rise to Fall, Yellow Big Machine o Quaoar, besteak beste.

SARE SOZIALAK: