Euskadiko flotak 4.620 tona antxoa eta 7.945 tona berdel harrapatu ditu

0
Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak, Arantxa Tapiak, gaur goizean aurkeztu du “Antxua Eguneko” ekitaldia. Getarian (Gipuzkoa) ospatu da, eta bertan atxoaren eta berdelaren datuak aurkeztu dira. Tapia sailburuarekin batera bertaratu dira Haritz Alberdi, Getariako alkatea; Leandro Azkue, Arrantza eta Akuikulturako zuzendaria; Emeterio Urresti, Getariako Kofradiako zuzendaria; eta Eugenio Elduayen, Gipuzkoako Kofradien zuzendaria.

Maiatzaren 1ean aurkeztutako datuen arabera, Euskadiko flotak guztira 4.619.021 kilo antxoa harrapatu ditu, hau da, Estatu mailan harrapatutakoaren % 29,37. Horietatik, 2.653.741 kilo Euskadiko lonjetan deskargatu ziren, batez besteko prezioa 1,08 euro/kilo izan zen, eta fakturazio osoa 2.869.564 eurokoa. Euskaditik kanpo dauden lonjen kasuan, berriz, Euskadiko flotak 1.965.280,50 kilo deskargatu zituen, prezioa 1,91 euro/kilo izan zen, eta fakturazio globala 3.745.956,12 eurokoa.

Iazko kanpaina osoan, Euskadiko flotak 8.112 tona antxoa deskargatu zituen: 2.790 tona antxoa Euskadiko kofradietan (2020an baino % 44 gehiago) eta 5.322 tona Euskaditik kanpo (2020an baino % 18 gehiago). Batez besteko salmenta-prezioa 1,55 euro/kilo izan zen.

Tapia sailburuaren hitzetan, “orain arteko arrantza»aldia ona izan dela esan daiteke harrapaketen ikuspegitik, eta baliteke maiatzaren amaierarako edo ekainaren hasierarako agortzea lehen seihileko honetarako ezarritako kuota”. “Bestalde, balantzaren beste aldeari erreparatuta, aurten kontserba»industriak gehien eskatzen duen antxoa, tamaina handikoa, urruneko uretan agertu da. Hortaz, erregaiaren prezioa kontuan hartzen badugu, itsasontzientzako kostu handiagoa eragiten du, mugitu behar direlako”.

Aparteko laguntzak

Hain zuzen ere, Ukrainako gerraren ondorioz erregaien prezioak gora egin du eta garraio-sektorean izandako gatazken eraginez, sektoreak zailtasunak izan ditu. Horren ondorioz hainbat enpresak arrantza geldiarazi dute, ezin izan dutelako produktua banatu. Horren harira Tapiak gogorarazi du Sailak lehen sektorerako apartzeko laguntza»lerroak gaitu dituela. Flotaren kasuan, itsasontziaren eta urteko erregaien kontsumo potentzialaren arabera kalkulatuko dira, eta 3,6 milioi euro izatera irits daitezke. Horren bidez, produkzio-kostuen gehikuntza eta horiek prezioetan eta merkatuetan dituzten ondorioak ahal den neurrian konpentsatu nahi dira.

Berdelari buruzko datuak

Berdel-arrantzari dagokionez, Euskadiko flotak hilabete hasierara arte 7.944.550 kilo harrapatu ditu, hau da, Estatu mailan harrapatu denaren % 35,56. Horietatik, 5.380.732 kilo Euskadiko portuetan deskargatu ziren, batez besteko prezioa 1,41 euro/kilo izan zen, eta fakturazio osoa 7.555.212,52 eurokoa. Euskaditik kanpo dauden portuen kasuan, berriz, Euskadiko flotak 2.563.818 kilo deskargatu zituen, prezioa 1,44 euro/kilo izan zen, eta fakturazio osoa 3.705.314,09 eurokoa.

Aurreko urtean Euskadin 6.672,178 kilo deskargatu ziren eta fakturazioa 7.562.372 eurokoa izan zen. Euskaditik kanpo, berriz, 1.450.629 kilo deskargatu ziren eta fakturazioa 1.613.562 eurokoa izan zen. Hau da, batez besteko prezioa 1,14 euro/kilo izan zen.

Tapiaren arabera, uneko berdelaren arrantza»aldiak erritmo onean egin du aurrera, eta laster bukatuko da. Hala ere, “berdelaren kuota harrapatzen duten flota moten artean banatuta dagoela kontuan hartuta, harrapaketen balantzea desorekatua da”. “Berri ona da: aurten kolokan egon bagara ere, berdelaren batezbestekoa (1,40 euro/kilo inguru) azken urteetako preziorik altuena izan delako”.

Eusko Label Antxoa

Aurkezpenean zehar Eusko Label Antxoaren sustapen-kanpaina aurkeztu da. Kalitate-egiaztagiria iaz jarri zen martxan, eta horri esker Euskadiko flotak gure kostaldean harrapatzen duen antxoaren freskotasuna, tamaina eta zaporea bermatzen dira.

Kanpaina Euskadiko arrandegietan ikus daiteke, eta Eusko Label Antxoaren kalitate-ezaugarriak biltzen ditu. Halaber, sasoian gaudela aipatzen du, eta Kantauriko produktu horretaz gozatzeko unerik egokiena da. Sustapen horri esker gure arrantzaleek harrapatutako arrain»kontsumoari lehentasuna emango dion gizarte eredu baterantz aurrera egin nahi dugu. Arrandegietan dagoen material grafikoaz gain, prentsa digitaleko iragarkietan, irratian eta sare sozialetako argitalpenetan ikus daiteke.

Ezarritako gutxieneko tamaina gainditzen duten eta eskatutako kalitate-baldintzak betetzen dituzten Euskadiko portuetan enkantean ateratako aleek baino ez dute Eusko Label bereizgarria lortzen. Arrantza-tresna tradizionalak erabiliz baxurako arrantzan diharduten Euskadiko flotako baimendutako ontziek harrapatutakoak izan behar dute.

Eusko Label antxoak kutxan agertzen den etiketa zenbakidun bati esker bereizten dira, eta bertan salmentaren eguna eta portua adierazten dira.