Laneko sailburuordearen esanetan, «eraikuntzaren sektorea kalitatezko enplegu-aukera bat da emakumeentzat»

0

Laneko eta Gizarte Segurantzako sailburuorde Elena Pérez Barredok ziurtatu duenez, eraikuntzaren sektorean “berdintasuna enpresa-lehentasun bat da, eta, beraz, emakumeek ere kalitatezko enplegurako aukera gisa ikus dezaten lortu behar da”.

Pérez Barredok Bilboko Euskalduna Jauregian «enpresen berdintasun-planak eta eraikuntzaren sektorean berdintasuna sustatzeko beste neurri batzuk» jardunaldian parte hartu du gaur, Euskadiko Eraikuntzaren Lan Fundazioak antolatuta. Iciar González Carrasco Euskal Autonomia Erkidegoko Laneko Ikuskaritzako zuzendariordeak ere parte hartu du.

Emakumeen eta gizonen arteko lan-berdintasunaren alde azken urteotan onartutako lege-neurriak berrikusi ondoren, emakumeak oraindik ere nagusiki maskulinoa den sektore batean sartzeko beharraz mintzatu da: “Oraindik gutxi dira eraikuntzan lan egiten dutenak, eta kalitatezko enplegu-aukera gisa ikustea lortu behar dugu, baita enpresentzat kontratazio-aukera izatea ere, sektore horretan langile kualifikatuak falta baitira”.

Haren ustez, sektoreak Europako helburuak lortzeko dituen erronkek, erregai fosilen murrizketari eta faktura energetikoari dagokienez, “eraikitzeko eta birgaitzeko modu berri horietan prestatutako puntako enpresak eta langileak behar dira, eta ez dut zalantzarik hori lan-hobi bat izan behar dela euskal emakumeentzat”.