Eusko Jaurlaritzak Emakume Abertzale Batzaren 100. urteurreneko ekitaldian parte hartu du

0
Sede del Gobierno Vasco, Lakua

Eusko Jaurlaritzako ordezkaritza zabal batek parte hartu du, gaur goizean, Emakume Abertzale Batzaren (EAB) 100. urteurreneko ekitaldian.

Sabino Arana Fundazioak antolatutako ekitaldian izan dira, besteak beste, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Bingen Zupiria, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Olatz Garamendi, Osasun sailburu Gotzone Sagardui eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburu Arantxa Tapia.

Jardunaldian Emakume Abertzale Batza osatu zuten emakumeen hiru ondorengok hartu dute parte, eta oroitzapenez eta pasadizoz betetako solasaldia izan dute. Era berean, EABko kide batzuen bizipenak eta testigantzak jasotzen dituzten bi bideo proiektatu dira.