Zomorroen inguruko doako familia tailerraegingo da, igandean, Ekoetxean

0
Igandean, maiatzak 15, Zomorroen inguruko tailerra egingo da Ekoetxean, Familia ekintzen baitan, 6-12 urte bitarteko umeei eta beraien familiei zuzenduta. 11:00etan hasiko da ekintza eta Parte-hartzaileek intsektu bat identifikatzen duten ezaugarri nagusiak ezagutuko dituzte. Gainera, tailer honetan haurrek intsektu bat sortuko dute.

Ekintzan parte hartzeko beharrezkoa izango da aurrez izena ematea maiatzaren 13a bitartean, info.azpeitia@ekoetxea.eus e-postara idatzita edo 943 81 24 48 telefonora deituta. Plaza mugatuak izango dira.