Lanbidek 31,2 milioi euroko laguntzak onartu ditu tokiko enplegua sustatzeko, zentro berezietan eta laneratzeko enpresetan

0
Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluak gauronartu egin du hainbat laguntza-programaren deialdia (31,2 milioi eurokoa). Deialdiak xede du, batetik, enplegua sortzeko proiektuak abian jartzea (langabeen enplegagarritasuna hobetzeko, garapen sozioekonomikoa hobetzeko eta lurraldea modu orekatuan modernizatzeko Euskadiko eskualde guztietan); bestetik, laneratzeko enpresak sortzea eta mantentzea; eta, azkenik, zentro berezietan enplegu egonkorra sortzea.

Idoia Mendiak Lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburuak buru izan duen ohiko bileran, Kontseiluak 19,15 milioi euroko laguntzen deialdia onartu du. Deialdiak xede du tokiko ekintzak abian jartzea, enplegua sustatzeko Deialdia Autonomia Erkidegoko toki-erakundeei zuzendua da; eta aurreikusten da diruz laguntzea bi ekintza-mota.  Alde batetik, enplegua sustatzeko ekintzak izango dira (hau da, langabeen enplegagarritasuna handitzea helburu duten kontratazioak, zeren eta kualifikazioa eta/edo gaitasun pertsonalak indartuko dituen aldi baterako lan-esperientziaren bidez). Bestetik, laguntzak emango dira merkatu arrunteko tokiko enpresek profil honetako langileak kontrata ditzaten: langabezian dauden eta Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa inskribatuta dauden pertsonak.

Aipatu laguntzak honakoek eskatu ahalko dituzte: mankomunitateek, koadrilek, udalerriek eta udalerrien elkarteek; bai eta toki-garapenerako agentziek ere. Enplegua sustatzeko laguntzen kasuan, kontratu hauek lagunduko dira:  gutxienez % 50eko lanaldia dutenak gehi 3 eta 6 hilabete arteko iraupena dutenak. Lagunduko dira kontratatutako pertsonen soldata-kostuak eta Gizarte Segurantzakoak. Gehieneko laguntza 12.500 eurokoa izango da kontratu bakoitzeko. Kontrataziorako laguntzen kasuan, berriz, kontratu hauek lagunduko dira: kontratu mugagabeak gehi, gutxienez % 50eko lanaldia dutenak. Finantzatuko dira   kontratatutako pertsonen soldata-kostuak eta Gizarte Segurantzakoak.  Laguntza, gehienez, 8.000 eurokoa izango da. Hala ere, kontratutako pertsonak egoera ahuleko kolektibokoak baldin badira, kontratu bakoitzeko laguntza 10.000 eurokoa izango da. Eta langilea emakumea baldin bada, laguntza % 10ean handituko da.

Aurten aurreikusten da finantziatzea, batetik, enplegua sustatzeko modalitateko 1200 kontratu; eta, bestetik, kontrataziorako laguntzen bidezko 880 kontratu. Deialdi honetako berritasun gisa, kontrataziorako laguntzen kasuan nabarmentzen da kasu honetan kontratu mugagabeak bakarrik diruz laguntzen direla eta zenbatekoak handitzen direla. Gainera, kolektibo behartsuetako pertsonen kontratazioa mugatzea desagertu egiten da.

Horrela, pertsona kalteberen kolektiboak programa hori eta Auzolan izeneko plan osagarri berria izango ditu, eta 25,4 milioi euroko zuzkidura izango du, zati bat Lanbidetik eta bestea Europako MRR funtsetatik. Horrela, toki-erakundeek abian jarri beharreko bi proiektuen batura 44,55 milioi eurokoa izango da, eta iaz 32 milioi eurokoa.

Era berean, Lanbideko Kontseiluak laguntzen deialdia onartu du laneratzeko enpresak sortzeko eta mantentzeko. Laguntza horiek helburu hauxe dute:  egoera ahulenean dauden kolektiboei, bazterketa-egoeran edo baztertzeko arriskuan daudenei aukera ematea lan-merkatu arruntean sar daitezen (laneratzeko prozesuaren bidez).

Deialdi honek 11,2 milioi euroko zuzkidura du; helburuak hauek direlarik: laneratzeko enpresen sorrera finantzatzea; aktibo finkoetan inbertsioak egitea (laneratze-prozesuan dauden pertsonentzako lanpostuak sortzera edo mantentzera bideratuak); lanpostuak sortzea eta mantentzea ( bai  kolektibo horrentzako, bai eta laneratzen laguntzeko ekintzetan espezializatutako teknikarientzako ere); merkatu-azterketak egitea (merkatu berriak irekitzeko edo enpresa-jarduera birorientatzeko eta  prestakuntzarako).

Aurreikusten da 2021ko antzeko zifrak lortuko direla. Urte hartan, 37 eskaera jaso ziren (285 laneratze-postu, eta 135 laguntzako teknikari-posturi). Eta zenbateko osoa 12,5 milioikoa izan zen.

Azkenik, Kontseiluak onartu egin du inbertsioak egiteko laguntzen deialdia (Enplegu Zentro Berezietan, enplegu egonkorra sortzeko desgaitasuna duten langileentzako). Diruz laguntzeko, inbertsioa egiten duen zentroak lanpostu egonkorrak sortu behar ditu; eta kontratu behar ditu desgaitasunen bat duten langabetuak eta enplegu-zerbitzu publikoetan enplegu-eskatzaile gisa inskribatuta daudenak. Kontratuak mugagabea izan behar du. Edo aldi baterako edo iraupen mugatuko kontratuak mugagabe bihurtu behar ditu (prestakuntza-kontratuak barne). Diru-laguntza jasotzeko, zentroak gutxieneko inbertsio-ahalegina egin behar du eta baliabide propioekin finantzatu ( diruz lagun daitekeen gastu osoaren % 30, gutxienez).

Deialdi hori 2021ean egin zen lehen aldiz, eta milioi erdi euroko zuzkidura izan zuen. Orotara, 13 eskaera jaso ziren eta 12ri eman zitzaien diru-laguntza. Eta, guztira, 59 kontratu mugagabe sortu ziren. Oraingo honetan, partida milioi bat eurora arte handitu da. Eta espero da  83 kontratu sortzea ekarriko duten eskaera-kopuru bati erantzutea.