Rafael Mikoleta sariak banatu dira

0

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak gaur arratsaldean banatu ditu Rafael Mikoleta sariak, hau da, Bilboko Udalak antolatzen duen euskarazko ipuinen eskola-lehiaketako sariak. Hogeita hamalaugarren edizio honetan, udalak 8 eta 16 urte arteko ikasleen 21 ipuin saritu ditu. Haietako 14k saria jaso dute eta 7k accesita.

Aburto alkateak nabarmendu duenez, “Rafael Mikoleta ipuin lehiaketa, 34 urteren ondoren, erreferente bat dira hitzak elkartzeko, esaldiak josteko eta sormenez beteriko ipuinak kontatzeko gai diren talentudun gazteentzat. Euren mezu sakon eta garrantzitsuen bitartez, benetako lezioak eman dizkigute behin baino gehiagotan”.

Alkateak istorioak idazten jarraitzera gonbidatu ditu gazteak. Esan dienez, “teknologia berrien, pantailen, datuen, zientziaren eta matematiken aroan gaude. Funtsezko gaitasunak dira, ikasi eta jakin behar dituzuenak. Baina ez ezazue ahaztu, ez dezagun ahaztu, hitzaren ahalmen handia, ondo idazteren artea”.

14 SARI ETA 7 ACCESIT

Bilbao Balioen Hiria saria:

    • Iraskalerik onena. Begoña Saralegui Blanco. Ikasbide HLBHIP. (DBHko 1. eta 2. mailak).

 

    • Orain Maria naiz, eta zer?. Naia Reguilon Zabala. Artxandape Ikastola (DBHko 3. eta 4. mailak).

 

A kategoria (Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailak):

    • Programatzailea izan nahi dut. Maddi Miguel Garay. Karmelo Ikastola IPI

 

    • Aritzen ametsak. Ekhi Mendia Bikandi. Kirikiño Ikastola HLBHIP

 

    • Magoak iluntasunaren kontra. Hodei Zarraga Azumendi. Karmelo Ikastola IPI

 

B kategoria (Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak):

    • Emakumeok ere marinel. Maddi Delgado Zaballa. Karmelo Ikastola IPI

 

    • Laguntza bila. June Elizundia Chimeno. Kirikiño Ikastola HLBHIP

 

    • Ardi beltza. Maren Matías Miraz. San Inazio HLHI

 

C kategoria (DBHko 1. eta 2. mailak)

    • Zergatik nik?. Paula Arostegui Sainz de la Maza. Begoñazpi Ikastola

 

    • Esklusiba, esklusiba!. Mikel Ortiz Ramírez. San Adrian BHI

 

    • Pizza euria. Kattalin Ahedo López. Abusu Ikastola

 

D kategoria (DBHko 3. eta 4.):

    • Koadroa. Erika Jabbar. Ikasbide HLBHIP

 

    • Inspirazioa. Gara Medrano López. San Adrian BHI

 

    • Georgen egunerokoa. Kattalin Begoña Marín. Artxandape Ikastola

 

Sarituek sariak jaso dituzte, 180 eta 100 euro arteko balioa dutenak, hala nola tabletak, bozgorailuak, hari gabeko entzungailuak, eta go pro kamerak, besteak beste.

Gainera, 7 accesit banatu dira eta, saritutako kontakizunekin batera, edizio honetako liburuan argitaratu dira.

A kategoria (Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailak):

    • Sirena eta zikinkeria, Garazi Eibar Basabe, Karmelo Ikastola IPI

 

    • Izarra eta ilargia, Josebe Ranz Zabalbeaskoa, Kirikiño Ikastola HLBHIP

 

B kategoria (Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak):

    • Bizitzak biraka darrai, Aner Requero Fernández, Deustuko ikastola IPI

 

    • Akats teknologikoa, Ekain Etxebarri Jorge, Karmelo Ikastola IPI

 

    • Tiroak ezkontza batean, Daniel Gorbea Orella, Calasancio HLBHIP

 

C kategoria (DBHko 1. eta 2. mailak):

    • Azaroko gutuna, Cynthia Rioja de Diego, Artxandape Ikastola

 

D kategoria (DBHko 3. eta 4.):

    • Nire buruan dauden pertsonak, Ekiñe González Herreros, San Adrian BHI

 

Epaimahaia osatu duten pertsonak hauek dira: Koldo Narbaiza Euskara eta Hezkuntza Saileko zinegotzia, eta literatur munduarekin zerikusia duten pertsonak, guztiak ere Bilbon bizi direnak: Igone Etxebarria, Txani Rodríguez, Lutxo Egia, Juan Ramón Madariaga, Julen Gabiria, Irune Urrizelki, Galder Urzaa, Eneko Zuloaga, Maite Santiago eta Goizalde Landabaso.

Guztira, aurtengo edizioan 970 ipuin original aurkeztu dira, euskaraz, gai librearekin.

RAFAEL MIKOLETA

Euskarazko ipuinen lehiaketa honen izena Rafael Mikoleta da, lehenbiziko euskal gramatika osatu zuen pertsonaren ohoreetan. Sariketa 33 urtez egin da etengabe, 1988az geroztik. Lehiaketaren xedea da euskarazko irakurketa eta idazketa sustatzea ikastetxeetako ikasleen artean. Horrela, uriko gazteak euskara eta euskarazko literatura modu original eta dibertigarrian lantzera eta bultzatzera animatzen ditugu.

Alde horretatik, Bilboko Udalaren Euskara Sustatzeko Ekintza Planaren hiru helburu nagusietako bi hartzen ditu barruan lehiaketak: euskara ikastea eta haren kalitatea produkzioan.

SARE SOZIALAK: